'Berria' egunkariak estilo liburu digitala aurkeztu dau
2013-06-18 11:47 Euskerea berbagaiBerria egunkariak sareko Estilo Liburua aurkeztu eban bart, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Estilo liburu digitala edonoren eskura dago daborduko Interneten; atal barriak eskaintzeaz gan, iruzkinak egiteko aukerea be badago.
Berria egunkariak sareko Estilo Liburua aurkeztu eban bart, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Estilo liburu digitala edonoren eskura dago daborduko Interneten; atal barriak eskaintzeaz gan, iruzkinak egiteko aukerea be badago.
Irene Arrarats Berriako euskera arduradunak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak aurkeztu eben lana. Berria Taldeko kontseilari ordezkari Iban Arregi, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzailea eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia be aurkezpenean izan ziran.
Orain sei urte argitaratu eban Berriak bere Estilo Liburua, papelean, eta orain sarekoa dakar. Kazetariei proposamen praktikoak eta koherenteak egin jakez, tresna bizi-bizi baten bitartez. Konsultarako tresna eraginkor bat izango da, edonorentzat baliogarri, kazetari izan edo ez.
Estilo Liburuak ondoko hamar atalok ditu: Deontologia, Informazino generoak eta elementuak, Idazkuntzea, Internet, Ortotipografia, Onomastikea, Munduko herrialdeak, Euskal Herriko herri izendegia, Hiztegia eta Bibliografia. Konsulta solteak egiteko ez eze, atal osoa irakurteko aukerea eskaintzen dau.
Erabiltzaileak estilo liburuaren arduradunei iradokizunak edo galderak egiteko aukerea dauka. Ekarpenak batzeko modu bat izango da, holan gunea gero eta osotuago egongo da. Eduki interesgarriak gehitzen diranean, Azken aldaketak izeneko atalean ipiniko ditue, erabiltzaileak argi ikusteko.
Irene Arrarats Berriako euskera arduradunak landu dau estilo liburua. Egunkariaren 2001eko estilo liburua sortzen parte hartu eban, eta 2006ko Berriarena koordinetan ibili zan. Aurkezteko modua guztiz aldatu dabe, papeletik sarera salto egin da eta. Erabiltzailearen ikuspegitik, orain edozer gauza topetea askoz errazagoa izango da papelean baino. Oso bilatzaile indartsua jarri dogu, eta eduki guztiak indexatuta dagoz, azaldu dau Arraratsek.
Euskaltzaindiaren erabagiak gizarteratzeko tresnea be bada estilo liburua, Arraratsek prentsaurrekoan nabarmendu ebanez. Tresna guztiz lagungarria dala eretxi eutson Urrutiak, Akademiak emondako arau eta gomendioak zabaltzeko.
Estilo LIburua sarean dago daborduko, www.berria.info/estiloliburua helbidean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!