Euskaraz sOrtua Getxon
2012-02-28 13:28 Euskerea berbagaiBizarra Lepoan alkarteko lagunok berbalagun baten bidez 1.500 metro koadroko terrenoa lortu dabe alokairuan Getxon. Bertan euskeraz biziteko beste esparru bat sortzea da asmoa. Ortu baten inguruan euskaldunok euskeraz alkartzeko asmoa; nekazaritzea, elikadurea, hartu-emonak eta hizkuntzea buztartzeko asmoa.
Hizkuntza-eskubideak errespetetako betebeharra errealidadera ekarri behar dala esan deutso Behatokiak Arartekoari
2012-02-27 13:12 Euskerea berbagaiEuskal Autonomia Erkidego osoan da euskerea berezko hizkuntza, eta status ofiziala hiru lurraldeetan esleitu eta legeak hizkuntza-eskubideak autortu arren, horreen bermerako mekanismo juridiko-administratibo eraginkorrik ez da abian jarri, esan dau Garbiñe Petriatik.
Euskerearen ganeko makina bat gogoeta, Bermeoko 'Berba eta kafea' ekimenean
2012-02-24 11:52 Euskerea berbagaiZelan egingo dau berba Bermeok 2020an? galdereari erantzun guran 50 bat lagun batu ziran Bermeoko Kafe Antzokian abenduaren 3an, Euskerearen Egunean. Udaleko Euskera Sailak oraintsu argitaratu ditu ekimenaren ondorioak. Lau-bost personako taldeetan, kafe eta pastak ondoan, hainbat itaun erantzuten ahalgindu ziran Berba eta kafea ekimenean.
Bilboko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira 2009tik 2011ra
2012-02-23 11:32 Euskerea berbagaiBilboko dendetan euskerearen erabilerea normalizetako Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatzen dauen Biribilko programeari esker, 2009 eta 2011 artean, uriko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira. Bilbao Dendak plataformea lankidetzan ibili da ekimen honetan.
Euskal Erkidegoko hizkuntz industria Europako sektorearen % 7koa da eta munduko fakturazinoaren % 3koa
2012-02-14 13:58 Euskerea berbagaiNegozioaren banaketa geografikoari jagokonez, sektoreko enpresen % 50 Gipuzkoan kokatuta dagoz, % 40 Bizkaian eta % 10 Araban. Langileen % 77k 45 urte baino gitxiago ditu.
Bilboko Udalak seme-alabek euskerazko hezkuntzea izan deien animau ditu ia 2.900 familia
2012-02-14 11:49 Euskerea berbagaiFamiliak eragin handia dauka hizkuntza-ohituretan eta gure jokabideagaz, hizkuntza bat baino gehiago jakiteko bidea emon geinkioe seme-alabei eta, bide batez, eleaniztasunaren aldeko jarrera positiboa transmitiduten deutsegu.
Bideokopla Lehiaketea antolatu dabe Bertsozale-k eta AEK-k
2012-02-13 17:47 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta AEKren Praktikatu egitasmoak Bideokopla Lehiaketea jarri dabe martxan. Txapelketa honen helburuak bi dira. Alde batetik, euskerea ikasten edota praktiketan dabilzanak bertsolaritzearen mundura hurreratzea eta, bestetik, bertsoek euskerea praktiketako eskaintzen dituen aukerak erakustea.
'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak Donostian
2012-02-10 14:26 Euskerea berbagaiHitz-ordena. Erabilera estrategikoa deitutako jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiko Corpus batzordeak, zezeilaren 24an, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Akademiak izen bereko liburua aurkeztu barri dau, eta orain, jardunaldian, lan horretan planteautako gaien inguruko hausnarketea bultzatu gura dau.
Euskerearen normalizazinoan atzerapausu handia emon leike Eusko Legebiltzarrak
2012-02-08 17:23 Euskerea berbagaiAurreikusita dagoana gauzatzen bada, Eusko Legebiltzarrak ezerezean itxiko dau merkataritzan kontsumo-hartu-emonak euskeraz egiteko eskubidea, kontsumitzaile euskaldunen eskubideen babesean atzerapausu handia emonaz.
BerbaTek: hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologiak praktikan
2012-02-07 17:53 Euskerea berbagaiHizkuntza-industrien euskarri teknologikoa bilakatzeko bokazinoa dauka BerbaTek proiektuak.
Euskara Bizia batzordea sortu barri dau Bizkaiko Foru Aldundiak
2012-02-07 14:42 Euskerea berbagaiEuskara Bizia batzordea sortu barri dau Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, euskereari lotutako arloak aztertu eta ekitaldi bakotxerako proposamenak aurkezteko helburuagaz. Euskara Bizia batzordeko kideen artean, besteak beste, Eudeleko, Alkarbideko, Azkue Fundazinoko eta Euskaltzaindiko ordezkariak egongo dira
Euskerea berbagai Kaliforniako Unibersidadean
2012-02-06 13:09 Euskerea berbagaiKaliforniako UCSB, Santa Barbara Unibersidadeak ama-hizkuntzei buruzko biltzarra antolatu dau zezeilaren 23 eta 24rako eta Etxepare Euskal Institutuak eta unibersidadeak daben hitzarmenari esker, euskereak presentzia nabarmena izango dau aurten.
Aurten be, Baxoa frantsesez egin beharko dabe Iparraldeko ikasleek
2012-01-31 14:52 Euskerea berbagaiAurten be, Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoa frantsesez egin beharko dabela salatu dau Seaskak. Baxoa Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko derrigor eskuratu behar dan titulua da. Egoerea salatzeko asmoz, Seaskak konzentrazinoa antolatu dau, zezeilaren 2an, Baionako Etxepare lizeoan, 13:00etan.
Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketearen ondorioak kaleratu ditu
2012-01-31 11:01 Euskerea berbagaiAldahitz ikerketeak lan mundua, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai, 2010 eta 2011. urteetan. Aztertutako beharginak nagusi zirala ikasi eben euskerea, eta lankideekaz euskeraz egiteko ohiturea dauke. Azterketearen zuzendaria Pello Jauregi EHUko irakaslea izan da.
Lodosako Ibaialde ikastoleak alkartasun jai berezia egingo dau zezeilaren 5ean
2012-01-27 10:47 Euskerea berbagaiLodosa-Sartagudako Ibaialde ikastoleak 25 urte bete ditu, baina bizi daben egoerea ez da bape ona, horregaitik jai berezia egiteko asmoa daukie Sartagudan bertan, zezeilaren 5ean. Egitarau bete-betea atondu dabe ospakizunerako: musikea, bertsoak, jantzak, antzerkia...
'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' liburua aurkeztu dau Pello Esnalek
2012-01-24 14:26 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburua aurkeztu dau Donostian, Luis Villasante Euskerearen Ikergunean. Jagon bildumearen 14. zenbakia da, eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu dau, Pello Esnal batzordekidearen koordinazinopean.
Hiahoka euskerea abestuz ikasteko proiektua abiatu dabe
2012-01-24 11:03 Euskerea berbagaiHiahoka HIzkuntza AHOtsez eta KAntuz sentitzeko proiektua abiatu barri dau Banaiz Bagara alkarteak. Ekimenaren aurkezpena Mintzola fundazinoaren egoitzan egin eben. Euskerea arrotz sentiduten dabenentzako sortu dabe materiala; euskal mundura hurreratzeko metodologia eta teknikak landu ditue, abestien bitartez.
Ipar Afrikako eta Hurreko Ekialdeko toponimiaren ganeko arauak argitaratu ditu Euskaltzaindiak
2012-01-18 09:59 Euskerea berbagaiAnatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia (160. eta 161. arauak) landu ostean, Hurreko Ekialdea eta Ipar Afrikako toponimia nagusia jorratu dai Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak, eta lan horren emoitzea dira 162. eta 163. arau argitaratu barriak.
BBKklip bideo lehiaketako lehenengo edizinoko sariak banatu ditue Bilbon
2012-01-16 12:47 Euskerea berbagaiBBK-k, Azkue fundazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako sariak banatu ditue astegoienean. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak saritzea dau helburu lehiaketeak.
Ume eta gazteen parte-hartzea bultzatzea dau helburu Ikusi eta Ikasi programeak aurten
2012-01-10 13:52 Euskerea berbagaiFamilia barruan, euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz antolatzen dogu zirkuitua, azaldu dau Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskera Zinegotziak. Holan, ikuskizun guztiak euskeraz dira eta gurasoentzat antolatutako tailerrak be, etxean euskerearen erabilerea zabaltzeko izaten dira.
















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...