Euskerearen etorkizuna marrazteko 100 erakunde Bermeon
2011-05-13 12:32 Euskerea berbagaiAurten, Arrain Azokan (Maiatzak 13, 14 eta 15ean) egingo dan ekitaldian arkatz-ontzia banatuko jake parte-hartzaileei, bertan, euskerearen aldeko arkatz eta kolore guztietako margoak gorde ahal izateko.
Geurien be bai egitasmoa 2004an jaio zan. 2005eko Arrain Azokan egin zan proiektuagaz lotutako lehenengo ekitaldia. Garai haretan, 31 erakundek hartu eben euskerea bultzatzeko konpromisoa Bermeon.
Ordutik, Udaleko Euskera Saila eta Elhuyar Aholkularitza gogor ibili dira lanean, eta proiektua beste eremu batzuetara zabaldu dabe: enpresak, alkarte eta txokoak, saltokiak, turismo-eragileak, kirola… Aurten, enpresa txikien aldeko apustua egin dogu: aseguru-etxeak, autoeskolak, garraio-enpresak, osasun- eta estetika-zentroak…
Sei urteetako bilakaerea nabarmena izan da, duda barik: 100 inguru dira 2011n euskerearen aldeko konpromisoa hartu daben eragileak. Ziur gagoz, erakunde horreen guztien ilusinoagaz eta ahaleginagaz, euskerearen etorkizuna marraztu ahal izango dogula.
Horretarako, aurten, Arrain Azokan egingo dan ekitaldian arkatz-ontzia banatuko jake parte-hartzaileei, bertan, euskerearen aldeko arkatz eta kolore guztietako margoak gorde ahal izateko.
Ekitaldia maiatzaren 13an izango da, eguerdiko 13:30ean, Nestor Basterretxea aretoan. Aurten, Kalinpanek be parte hartuko dau, Bermeoko kirol-esparruan euskereari indarra emoten deutson freskagarriak. Kalinpanek eta lagunek eskerrak emongo deutseez Bermeoko eragileei hartutako konpromisoakaitik. Hona hemen horreetako batzuk:
• Webguneak euskeratzea.
• Facebooken eta twiterren euskerazko profilak sortzea.
• Publizidadea euskaraz bialtzea.
• Euskerazko ahozko hartu-emonak indartzea.
• Banketxeei euskerazko zerbitzua eskatzea,
• Kirol ekitaldietan euskerazko animo-oihuak botatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!