Karneta eta pasaportea euskeraz atara dodaz
2011-09-20 15:38 Euskerea berbagaiDonostian ateko poliziak ez deust ulertu euskeraz karneta eta pasaportea barritzera ninoiala. Nhaikoa aztoratu esan deust espainolez, berehala ekarriko deustala itzultzailea. To! Baina itzulian zuzenean bialdu nau 9. mahaira. Han, euskeraz polito, barritu deustie Espainiako nortasun-agiria.
Gure kargu publikoen hizkuntza publikoaz
2011-07-18 16:44 Euskerea berbagaiPolitikariak, berak nahi dauen hizkuntzea erabiliko dau. Ez? Funtzionarioak, herritarrak eskatutakoa egin beharko dau. Egin beharko leuke, euskerea baleki behintzat. Eta herritarrak espainolez egiteko eskatu ezkero, espainolez egin beharko deutso. Baina politikariak, berak aukeratu leike hizkuntzea bere jentaurreko azalpenetan. Ez deutso inork inponiduten.
Euskaldunon programea: Demokrazia Linguistikoa, eta harago
2011-05-16 15:55 Euskerea berbagaiBehingoz, euskal herritar guztiek onartu behar dabe, eta norberak barneratu, herri honetan danok dogula, gizalegez, euskera jakiteko betebeharra eta erabilteko eskubidea. Eta legeak be autortu behar dau hori.