Karneta eta pasaportea euskeraz atara dodaz
2011-09-20 15:38 Euskerea berbagaiDonostian ateko poliziak ez deust ulertu euskeraz karneta eta pasaportea barritzera ninoiala. Nhaikoa aztoratu esan deust espainolez, berehala ekarriko deustala itzultzailea. To! Baina itzulian zuzenean bialdu nau 9. mahaira. Han, euskeraz polito, barritu deustie Espainiako nortasun-agiria.
Donostian ateko poliziak ez deust ulertu euskeraz karneta eta pasaportea barritzera ninoiala. Aztoratu xamar esan deust espainolez, berehala ekarriko deustala itzultzailea. To! Baina itzulian zuzenean bialdu nau 9. mahaira. Han, euskeraz polito, barritu deustie Espainiako nortasun-agiria. Bostekoa emonez eskertu deutsat euskeraz egin izana, ondo hartu dau, eta bigarren mahai batera bideratu nau. Hemen bardin, euskeraz oso txukun eginez, eguneratu deustie Espainiako pasaportea. Barriro bostekoa emon, emakumea euskeraz egiteagaitik eskertu, eta biok irribarre, handik urten dot ateko polizia euskeraz agurtuz. Ez dot inon itxaron beharrik izan. Posiblea da beraz bulegoetan euskeraz eginez, Espainiak indarrez inponiduten deuskuzan nazinotasun agiriak ataratea. Hau ohorea!
Hau 2011ko irailean. Kontua 2010eko abenduan hasi zan. Orduan mehatxuka indarrez atara ninduen bulegoetatik euskeraz egiteagaitik, eta ez espainolez eurek agindu eustien moduan. Nahiz euskeraz behin eta barriro agertu neutsen EAEko 1979ko estatutuak eta 1982ko euskera legeak (30 urte pasau dira) administrazinoa behartzen dabela (baita Estadukoa be) zerbitzua herritarrak aukeratutako hizkuntza ofizialean emotera. Ez alderantziz. Hilebeteotan, salaketa bera hainbat ingurutan zabaltzeak -Internetez erraza- (komisaldegian, Gasteizko Espainiako Ordezkaritza, Behatokia, Eusko Jaurlaritza, Arartekoa, Madrileko Herri Defendatzailea, Madrileko Gobernu Presidente Zapatero…), eta horrek euren artean eragindako saltseak, edegi deustaz bideak, eta azkenean autortu gure eskubidea. Hori bai, mesedez eskatuz aurretik abisetako noiz hartzen neban txandea. Poza eta lasaitua. Guretakoak edo geureganatuak sentidu nituan eskua emon neutsen bi funtzionarioak be. Uste dot gehiago egin beharko geunkezala holakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!