Gure kargu publikoen hizkuntza publikoaz
2011-07-18 16:44 Euskerea berbagaiPolitikariak, berak nahi dauen hizkuntzea erabiliko dau. Ez? Funtzionarioak, herritarrak eskatutakoa egin beharko dau. Egin beharko leuke, euskerea baleki behintzat. Eta herritarrak espainolez egiteko eskatu ezkero, espainolez egin beharko deutso. Baina politikariak, berak aukeratu leike hizkuntzea bere jentaurreko azalpenetan. Ez deutso inork inponiduten.
Ze hizkuntza berba egin behar dau jentaurrean gure kargu publiko batek? Gipuzkoan, Euskal Herriko lurralde euskaldunenean, 2001ean biztanleen % 71,1 euskalduna izanik (% 51,5 euskaldun oso, % 19,7 ia-euskaldun, euskeraz ulertzen ebana gitxienez), eta % 28,9 erdaldun elebakar, nahiz horreetako askok, zeinek gehiago zeinek gitxiago, zeozertxu behintzat ulertzen dauen. 2011n ~% 80 inguru izango gara euskaldun. Edota Donostian, gure uribururik euskaldunenean, 2006an % 67 euskaldun (% 40,4 euskaldun oso, % 26,6 ia-euskaldun)? Edo Andoainen, edo…?
Politikariak, berak nahi dauen hizkuntzea erabiliko dau. Ez? Funtzionarioak, herritarrak eskatutakoa egin beharko dau. Egin beharko leuke, euskerea baleki behintzat. Eta herritarrak espainolez egiteko eskatu ezkero, espainolez egin beharko deutso. Baina politikariak, berak aukeratu leike hizkuntzea bere jentaurreko azalpenetan. Ez deutso inork inponiduten. Eta ezin dau aldean Euskeraz bizi nahi dot lema eroan, pankartan Euskerea hautatzeko askatasuna eskatu, eta gero, bere esku dagoanea, prentsaurrekoa, ETB2ko eztabaidea, edozein alkarrizketa, espainolez egin. Itzuli deiotsela, nahi badabe. Ez gara beti gu izango gure berben itzultzaile.
Gure politikariak jentaurrean beti euskeraz egitea hautatzen badau, hedabide guztiek euskerazko berbak jaso beharko deutsiez beti, zuzenean erakutsi nahi badabe, nahiz gero bere berbak itzuli beste zeinahi hizkuntzatara. Baina politikariak erakutsiko dau, bagarela, ahal dogunean, euskeraz bizi nahi dogun herritarrak. Eta euskaldun bihotzekook harrotasuna sustraituko dogu gure bihotzetan. Ia-euskaldunak euskalduntzeko nahia areagotuko. Eta ez dakienari, ikasteko beharra sortuko deutso, zuzenean ulertu nahi edo behar badeutso behintzat, besteak beste kazetariak. Eta ikasi nahi ez badau, ez dau orain arte egin dauen baino ahalegin gitxiago egingo gu ulertzeko. Jakina, hedabideek manipulau ahal izango leukiez gero politikarien berbak. Baina ez al dabe honezkero be beste horrenbeste egiten, nahiz berba guztiak apropos emon espainolez?
Gure politikariak, barriz, jentaurrean espainolez egitea erabagiten badau (nahiz euskeraz be egin), erakusten dau bera ez dala ahal dauenean euskeraz bizi nahi dauen horreetakoa. Ez dauela erabilten bere askatasuna, euskerea hautatzeko. Baizik eta, berak be ondo dakiela hainbat balio jarten bere euskal nortasunaren eta hizkuntzearen gainetik, eta nahiago dauela balio horreek, badaezpada be, espainolez komunikau. Euskaldunok ondo segiduko dogu ulertzen, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Donostiako Alkateak, zinegotziek, diputaduek, ondo asko segiduten dabela jakiten gauza inportanteak espainolez egin behar dirala. Nahiz gero (edo lehenago) euskeraz be egin. Eta orduan bardin izango deutso sentimenduz egiten dauen, edo dekorazinoz.
Baina ez al zan horixe orain arte beste politikariek egiten ebena? Eta BILDUkoak ez al ziran ba geuretakoak? Gero, honeek be, guri etorriko ete jakuz barriro beti euskeraz egiteko eskatzen, eurek egiten ez dabenean. Martxa hori ostera ezaguna jat. Zelan ez deutso ia-euskaldunak alperreko eristen segiduko erabat euskalduntzeari, euskaldun 'eredugarriek' espainolez egiten badeutsegu! Ez dakienak, zelan ez dau euskaraz ikasi barik jarraituko lasai.... Zertako ikasi, BILDUko erradikalenek be lehenago edo geroago dana espainolez emoten segiduten badabe?
Ez ete da gizabidezkoa dana euskeraz egitea? Lotsabakoa ete da gure hizkuntzea gitxienez ulertzeko eskatzea? Eta zer ete da orduan Euskal Herrian bizitza osoa egitea bere hizkuntzea inponiduten guri euskaldunoi eurekaz bizi ahal izateko? Hori al da gizalege?
Politikariok botoak galduko ete dozuez, aurretik hainbeste aldarrikatu dozuena beteteagaitik? Zelan hainbeste espainol zuen ahotan? Errespetuagaitik egiten dozuela? Nori errespetu? Gero zuek be pribatuan katalanez berba egiten dozuela zuen bileretan, edo Madrilen euskeraz zuon bikotekideagaz? Eta zer? Hori ia zuen bizitza pribatua da. Maoria berba egiten badozue bezela, edo zuberera ederra. Herritar pribatuagaz be egin beharko dozuen legez. Baina publikoan…
Orain, ahal dozuenean, zuek zuen lan publikoa ez badozue euskeraz egiten, gero nori eskatu behar deutsazue egiteko? Nori eskatu behar deutsagu? PPkoei? PSOEkoei? Euskereagaz ezer gitxi jakin nahi dauenari?
Edo orain, edo inoiz ez. Animo.
Informazino gehiago:
www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak/
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!