20.000 poltsa berrerabilgarri doban Zazpi Kaleetako dendetan euskerea bultzatzeko
2011-05-12 15:02 Euskerea berbagaiAkordioa Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak sinatu dabe alkarren segidako zazpigarren urtez, bai lagunen arteko hartu-emonetan bai merkataritzakoetan geure hizkuntzearen erabilerea sustatzeko.
Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkartea 20.000 poltsa berrerabilgarri banatzen hasi da asteon. Banaketea alkartutako dendetan eta tabernetan egiten dabilz. Poltsak oihalezkoak dira eta Bilbo urdin kolorekoak, aurreko aldean Casco Viejo Orain Bai Horrela Bai leloagaz eta atzeko aldean, barriz, Zeurea da hitza EUSKARA. Alde Zaharrean euskerea bultzatzeko hitzarmenaren barruan dago ekintza hau. Akordioa Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak sinatu dabe alkarren segidako zazpigarren urtez, bai lagunen arteko hartu-emonetan bai merkataritzakoetan geure hizkuntzearen erabilerea sustatzeko.
Zazpi Kaleak izan dira eta oraindino dira, merkataritzearen ikuspuntutik eta baita euskerearen aldeko apustuaren ikuspuntutik be, Bizkaiko Lurralde Historikoren erreferente nagusienetarikoa. Izan be, Bilboko erdigune historikoan euskerea ohikoa da kale eta bazter guztietan. Merkataritza sektoreak, gunearen dinamizatzaile funtsezkoa izanik eta bere eginkizun estrategikoaz jaubetuta, badaroaz urteak euskerearen erabilerea normalizetearen alde lan egiten.
Bilboko Udaleko Euskera Sailaren laguntzinoa oinarrizkoa izan da ekintza zehatzak abiarazoteko alor honetan. Euskera Sailean saltokia alkargune eta sozializazinorako leku estrategikotzat joten dabe. Ondorioz, salerosketetan sortzen diran merkatari eta lagunen arteko hartu-emonetan euskerearen erabilerea bultzatzea eta sustatzea beharrezkoa dala adierazo dabe.
2004. urtean Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak lehenengo hitzarmen bat sinatu eben. Bertan Merkatari Alkarteak eta Bilboko Udalak alkarlanean euskerearen presentzia indartu eta zabaltzeko konpromisoa hartu eben. Hitzarmena urtez urte barritu egin da Zazpi Kaleetako merkatal gunea lehentasunezko eremua baita Udalak udalerrian garatu beharreko hizkuntza politikan, lehenengo akordio horrek jaso ebanez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!