Topaguneak erronka barrien ganean jardun eban zapatuan, urteko batzar nagusian

Bizkaie! 2011-05-16 14:12   Euskerea berbagai

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko kideek euskera alkarteen mugimenduaren erronka barrien ganean jardun eben zapatuan, hilaren 14an, Iurretan egindako Urteko Batzar Nagusian. Gaur egun, Euskal Herriko 96 euskera alkarte dagoz federazinoan.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko kideek euskera alkarteen mugimenduaren erronka barrien ganean jardun eben zapatuan, hilaren 14an, Iurretan egindako Urteko Batzar Nagusian. Gaur egun, Euskal Herriko 96 euskera alkarte dagoz federazinoan.

Batzarraren lehenego zatian, 2010. urteko jarduerearen balorazinoa egin eban Topaguneak. Ardatz bi nabarmendu ziran. Alde batetik, euskera alkarteen mugimenduak igaz egindako gogoeta aztertu zan, eta Kongresua gizarte mugimendu honentzat mugarria izan dala onartu eben. Hausnarketeak hurrengo urteetarako norabidea zehazteko balio izango dau, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak azaldu ebanez.

Beste alde batetik, 2010. urtea Euskal Herrira etorri barriak euskerara hurrerarzeko Auzoko egitasmoari bultzada emoteko urtea izan dala azpimarratu eben. Izan be, sei herritan abiatutako egitasmoak udalerrietako herritar euskaldunak eta bertara heldu barri (eta euskeraz ez dakien) diranen artean hartu-emonak sortzeko balio izan dauela ikusi da. Hurrengo urteetan be, egitasmoa bultzatzen eta zabaltzen jarraituko dau Topaguneak.

Jasone Mendizabalek 2011rako erronkak berbagai izan zituan Iurretan. Mugimenduaren gogoetan landutako lan arloei jarraituz, pentsamendua garatzeari eta mugimendu barruan transmisinoa lantzeari arreta berezia eskainiko deutso federazinoak.

Amaitzeko, Federazinoaren Zuzendaritza Batzordea barriztu egin eben zapatuan. Sei zuzendaritzakide barrik hartu eben kargua: Getxoko Egizu alkarteko Rozio Lucesek, Iruñeako Karrikiri alkarteko bazkide Rosa Ramosek, Deustuko Berbaizu alkarteko Nico Cuencak, Laudioko Basalarrina alkarteko Natxo Urkixok, Bergarako Jardun alkarteko Maitane Arizabaletak eta Topaguneko langile Oskar Zapatak.

Zuzendaritza barria aukeratzeaz gan, bazkide barri bi aurkeztu ziran Iurretan: UKberri (Uribe Kosta eta Erandio) eta Pausumedia alkartea (Behe-bidasoa). Bazkide barriak kontuan hartuta, danatera 96 alkartek osotzen dabe Topagunea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu