Etxepare Institituak sei irakurletza barri eta katedra bi ipiniko ditu martxan datorren ikasturtean

Bizkaie! 2011-05-16 15:32   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak, 2011-2012 ikasturterako, sei irakurletza barri eta katedra bi ipini gura ditu martxan. Halanda ze, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak eta Konstantzako unibersidadeko katedradun Georg Kaiser-ek lankidetza hitzarmena sinatu dabe unibersidade aleman ezagunak irakurletzea abian ipini daian.

Etxepare Euskal Institutuak, 2011-2012 ikasturterako, sei irakurletza barri eta katedra bi ipini gura ditu martxan. Halanda ze, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak eta Konstantzako unibersidadeko katedradun Georg Kaiser-ek lankidetza hitzarmena sinatu dabe unibersidade aleman ezagunak irakurletzea abian ipini daian.

Etxepare Euskal Institutuaren eta Konstantzako unibersidadearen artean sinatutako hitzarmenari esker, Gizarte Zientzien Fakultateak irakurletza barria eukiko dau, eta lotura handia izango dau Hizkuntzalaritza eta Literatura Sailekaz. Ganera, irakurletzak daborduko martxan dagoen katalan irakurletzeagaz batera, unibersidade Iberiar Hizkuntzen Zentroa abian jartzeko balioko dau.

Etxepareko buru Aizpea Goenagak hitzarmenaren garrantzia nabarmendu eban: Garrantzitsua da Konstanzako unibersidadearen ospeagaitik, baina Alemanian euskal hizkuntza eta kultura irakurleen mapa osotzen dauelako bere bai. Goenagaren ustez, estrategikoa da Alemania. Bertako beste unibersidade bitan badira irakurleak: Frankfurteko Goethe unibersidadean eta Berlingo Freie unibersidadean. Hizkuntzeari ospea emateaz gan, Goenagak eritxiz, bizitza akademikoan parte hartzeak, hizkuntzen eta kulturaren ganeko interesa sortu eta jakin-mina bizten dau.

Irakurlearen lanaren garrantzia azpimarratu eban Goenagak, euskal kulturea eta hizkuntzea erakustea gan, funtzino gehiago beteten dituan personea da-eta: Irakurlearen inguruan programazino kultural eta akademiko osoa sortzen da, eta horrek euskerea eta euskal kulturearen zirkuitoa sortzea ahalbidetzen dau.

Honen guztionen adibide legez, Birminghameko unibersidadean euskerearen inguruan antolatutako ekitaldiak aitatu zituan, Brnoko Masaryk unibersidadean (Txekiar Errepublika) egindako topaketa kulturala, edo Mexiko DFko Iberoamerikarrean preparetako Euskal Astea.

Programea 2004-2005 ikasturtean abiarazo zan, eta ordutik 5.000 ikaslek baino gehiagok hartu dabe parte euskera eta euskal kultura eskoletan. Danetara, hamahiru herrialdetan egin da egitasmoa, hogeita bost unibersidadetan.

Etxeparek programearen ardurea igazko amaieran hartu ebanetik, 2011-2012 ikasturtean abiarazoko diran lau irakurle barri berbatu dira; Stanforden, Liverpoolen, Poznaneko Adam Mackiewiczen eta Konstanzan). Eta hurrengo hilabeteotan, kopurua ugaltzea da espero dabe, besteak beste, Sorbonne Nouvelle (Paris) eta Kaliforniako Santa Barbara (AEB) unibersideekaz oraindino be negozietan dabilz eta.

Programearen garapenerako bideratutako laguntzino ekonomikoa aurten 628.000 eurokoa izango da. Laguntasunek % 50eko igoerea euki dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu