Eta Bermeon euskerea animalia balitz?
2013-06-24 15:11 Euskerea berbagaiEuskerea, Bermeon, animalia balitz… Hausnarketa hori eta beste hainbeste egiteko aukerea izan da Bermeon, Geurien Be bai egitasmoaren barruan, udalerriko guraso-alkarteetako kideakaz, Elhuyar Aholkularitzeak bideratu dauen prozesuaren barruan.
Bermeon euskerea animalia balitz, Txipiroia izan eitekean: jateko plater berezia, atzerritarrentzako bitxia, ezohikoa, ilusinoz jaten dena. Atuna be izan daiteke: jaietan, ospakizunetan presente dagoana. Itsukia be bai; arrain berezia, azal gogorrekoa, barrutik bigunagoa. Bokarta ugari arrantzatzen zanean be, Bermeoko portuan giro ona egoten zan, garai haretan euskeraz egiten eben beti saregileek eta arrantzaleek.
Euskerea, Bermeon, animalia balitz… Hausnarketa hori eta beste hainbeste egiteko aukerea izan da Bermeon, Geurien Be bai egitasmoaren barruan, udalerriko guraso-alkarteetako kideakaz, Elhuyar Aholkularitzeak bideratu dauen prozesuaren barruan.
Baina ez da arrainena izan mahai gainean jarritako gai bakarra. Gurasoek, eta oro har, bermeotarrek euskereagazko dituen ikuspegiak, pentsamoldeak, jarrerak, sentimenduak be plazaratu dira egindako saioetan.
Gurasoek euskerearen transmisinoan daukien garrantziagaitik eta erantzukizunagaitik erabagi dogu saioetara konbidatzea. Holan Bermeoko Herri-ikastetxeko, Sagrado Corazoneko, Ikastolako eta Institutuko hainbat guraso (ama) abenturan murgiltzera animau dira.
Elhuyar Aholkularitzeak BostEkoa (Erakarri, Eragin, Eraldatu, Euskerea, Erabili) izeneko prozesuaren bidez norbanakoen eta taldeen hizkuntza-ohituretan eta jarreretan eragiteko helburua dauka, euskera gehiago erabil daigun.
- Gurasoen bizipenetatik abiatu gara: nork bere bizitzan euskereagaz izandako hartu-emonak zelakoak izan diran aztertu dogu.
- Euskerearen erabilerea zelakoa dan aztertu dogu, hainbat esparrutan: seme-alabakaz, bikoteagaz, irakasleakaz, irakurtean, telefonoa erantzutean…
- Bermeon euskerea non eta zergaitik erabiltzen dan aztertu dogu: udalerriko gune euskaldunak eta ez hain euskaldunak identifikau doguz.
- Guraso-alkarteetan euskerea non eta zenbat erabilten dan aztertu dogu: batzarretan, batzar-deiak egitean, komunikazinoak sortzean…
- Euskerea erabilteko gurasoek dituen arazoak eta beharrak aztertu doguz: gaztelaniara joteko arrazoiak zeintzuk diran, bidean topetan dituen trabak, euskera gehiago erabilteko beharko leukiezan baliabideak…
- Euskera gehiago erabilteko Bermeon martxan jar daitekezan ekintzak irudikatu doguz, baita gurasoek landu leikiezan ekimenak be.
- Euskera gehiago erabilteko konpromisoak hartu doguz eta horreen betete-maileari jarraipena egin deutsagu.
- Ekintza zehatz bat garatu dogu: euskerearen kontrako argudioak, pentsamenduak, ideiak neutralizetako argumentarioa; euskerearen erabilerea oztopatzen daben argudio horreei aurre egiteko argumentarioa, hain zuzen be.
Prozesua ez da Bermeon egindako lan isolatua, lan handia egiten dauelako Udalak, Geurien be bai egitasmoaren bidez, euskerearen presentzian eta erabileran eragiteko (alkarteetako kideakaz, kirolariakaz, merkatariakaz, turismo-eragileakaz, adineko personakaz…).
Gurasoakaz egindako lanketeak izandako arrakastea ikusita, BostEkoa eremu barrietara zabalduko dogu. Hurrengo erronkea Bermeoko gazteak izango dira.
Eta zeure herrian euskerea animalia balitz?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!