Elebidek 340 gorabehera jaso zituen 2012an, aurreko urtean baino %15 gehiago

Bizkaie! 2013-06-17 12:34   Euskerea berbagai

Jazoera horreen tipologiari jagokonez, gehienak kexak izan ziran (% 92), herritarren ustez hizkuntza eskubideak urratu ziralako; konsultak (% 5), iradokizunak (% 2) eta eskaerak (% 1). Gero eta herritar gehiago dira hizkuntza eskubideen gainean kontzientzia handiagoa dabenak, eta, urraketea jasaten dabenean, salaketea egiteko pausua emoten dabenak, adierazo dabe.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak oraintsu aurkeztu dau Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2012ko jarduera-txostena eta datu nagusiak aztertzen hasita, Jaurlaritzako arduradunek azpimarratu dabe 2012an Elebidek 340 gorabehera erregistrau zituala, 2011n baino % 15 gehiago, eta orain zenbait urtetik goranzko joera horri eutsi deutsola. Jazoera horreen tipologiari jagokonez, gehienak kexak izan ziran (% 92), herritarren ustez hizkuntza eskubideak urratu ziralako; konsultak (% 5), iradokizunak (% 2) eta eskaerak (% 1). 'Hau da, gero eta herritar gehiago dira hizkuntza eskubideen gainean kontzientzia handiagoa dabenak, eta, urraketea jasaten dabenean, salaketea egiteko pausua emoten dabenak', adierazo dabe.

Gorabehera horreen % 49 (166) webgunearen bidez aurkeztu ziran, eta % 41 (139) posta elektronikoz; telefonoz edo posta arruntaz aurkeztutakoak, barriz, askoz gitxiago izan ziran, % 7 eta % a3, hurranez hurran. 2012an aurkeztutako jazoera gehienak onartzeaz gan (325), horreen % 95 euskeraz aurkeztu zituen herritarrek. Gainera, aurkeztutako jazoeren % 86ri Elebidetik urtenbide egokia" emon jakon eta % 14 baino ez ziran geratu urtenbiderik barik.

Elebiden izapidetu ziran jazoeren % 92 kexak izan ziran; holan, izapidetutako 325 jazoeretatik 298 tipologia horretakoak izan ziran. Ganerakoak honako era honetan banatu ziran: 18 konsulta, zazpi iradokizun eta eskaera bi. Azken urteotan kexak eta iradokizunak igon egin dira.

Kexa horreetako gehienak ondorengo gaien ingurukoak izan ziran: idatzizko hartu-emonetan gertatzen diran urraketak, ahozko hartu-emonetan gertatzen diranak eta paisajean atzemon daitekezanak (errotuluak, seinaleak eta abar).


Kexa gehien arlo publikoan

2012ko kexa gehienak arlo publikori lotutakoak izan ziran (236), eta pribatuari jagokozanak, barriz, 62. Arlo publikoan nahiz pribatuan kexen kopuruak gora egin dau azken urteotan: publikoan 163 kexa aurkeztu ziran 2007an, 2010ean 214 eta 2012an 236; pribatuan, barriz, 44, 47 eta 62 izan ziran, hurranez hurran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu