Euskerea administrazinoan, aurrera baina apal
2013-06-27 15:15 Euskerea berbagaiEAEko Herri Administrazinoen IV. Plangintzaldiko (2008-2012) Euskerearen Erabilera Planaren ebaluazinoaren barri emon dau Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak. Euskerera eten barik aurrera doa, baina aurrerakadea apala dala onartu dau.
EAEko Herri Administrazinoen IV. Plangintzaldiko (2008-2012) Euskerearen Erabilera Planaren ebaluazinoaren barri emon dau Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak. Euskerera eten barik aurrera doa, baina aurrerakadea apala dala onartu dau.
Herri-administrazinoetan euskerearen presentzia eta erabilerea hazten doaz, esan eban. Halanda be, lan asko dago egiteko: Oso desorekatua da oraindino euskerea eta gaztelaniaren arteko hartu-emona herri-administrazinoetan, eta bide luzea daukagu, euskerea be, gaur gaztelania dan lez, zerbitzu-hizkuntzea ez eze lan-hizkuntza ohikoa be izateko, ganeratu eban.
Sailburuagaz batera, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika eta Hizkuntza Normalizazinoko zuzendari Gotzon Lobera izan ziran prentsaurrekoan. Baztarrikaren esanetan, aurrerakadea egon badagoen arren, ez da ahal eta behar bestekoa, euskerea lan hizkuntza moduan erabilterakoan. Hori izango da, hain zuzen be, etorkizuneko erronka nagusia. euskerea lan hizkuntza lez, apurka-apurka gero eta gehiago erabiltea.
IV. Plangintzaldiaren ebaluazinoa egiteko EAEko herri-erakundeak nahiz soziedade publiko eta zuzenbide pribaduko erakunde publikoak aztertu dira. Ebaluazino horren emoitza nagusietan, erabilera planei jagokenez, erantzun dabenen %81ek indarrean dauka euskerearen erabilerea normalizetako plana, eta beste %19k ez dau oraindino onartu.
Hizkuntza-eskakizunen betete-mailea dala eta, danetara 35.837 lanpostu dagoz. Lanpostu horreen % 54,5ek (19.523 lanpostuk) dauka derrigortasun datea ipinita; horreetatik, 18.633 lanpostu dira beteta dagozanak. Gaur egun, 21.010 langile dira (% 58,6) herri-administrazinoan beren lan-eginkizunak osorik edo zati batean euskeraz bete leikienak.
Komunikazinoari jagokonez, ahozko komunikazinoan erakundeek emondako datuen arabera, leihatilan harrerea egiterakoan, euskerea hartu-emonen % 71n erabilten da, eta alkarrizketara pasaukeran, barriz, ia % 50ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!