Edurne Brouardek itxi egin dau Korrikaren ardurea

Bizkaie! 2013-07-02 11:09   Euskerea berbagai

Joan dan eguenean, batzar nazionala egin eban AEK-k, eta Brouarden ordezkoa izentau eben, Asier Amondo, 44 urteko laudiotarra, gaur egun AEKren Artezkaritzako kidea dana; beraz, Amondok hartuko deutso lekukoa Brouard and.ari urritik aurrera.

Edurne Brouardek Korrikagaz, euskerearen aldeko lasterketeagaz hartu-emon estuak dituala esan beharrik ez dago. Ez bakarrik azken 6 Korriketako arduradun nagusia izan dalako, 2. Korrikatik ibili da lasterketearen antolakuntzan sartuta. 30 urte eta gero, Edurnek Korrikaren ardurea ixtea erabagi dau.

Sendotuta itxi dau euskerearen aldeko lasterketea Brouardek. Euskereak bezela, Korrikak be alde handiak ditu leku batetik bestera, baina honezkero inon ez deutse harrera txarrik egiten lasterketeari. Azken ekitaldia aniztasunaren ispilu izan zan; lehenengoz, Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiak alkarregaz urten eben lekukoaren atzetik. Inoiz baino handiagoa eta pluralagoa izan da parte hartzea, orain arte parte hartu ez dabenek be bat egin dabe, nabarmendu dau Edurne Brouardek.

Lasterketako ispilua egunerokora eroatea da orain erronkea, arduradunak berak ohartarazo dauenez.

Martian egin zan 18. Korrika eta, beraz, 2015ean izango da hurrengoa.

Joan dan eguenean, batzar nazionala egin eban AEK-k, eta Brouarden ordezkoa izentau eben, Asier Amondo, 44 urteko laudiotarra, gaur egun AEKren Artezkaritzako kidea dana; beraz, Amondok hartuko deutso lekukoa Brouard and.ari urritik aurrera.

Edurne Brouardek AEKn jarraituko dau, beste eginkizun batzuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu