Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskeraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera

Bizkaie! 2013-06-24 17:33   Euskerea berbagai

Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zarien protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak emon nahi deutsueguz, proiektu hau aurrera eroateko prest agertu zarielako eta eredua izan zarielako.

Sopelako kiroldegiko erabiltzaileek hainbat jarduera euskeraz jasoteko aukerea izango dabe lehen aldiz, irailetik aurrera. Jarduerak euskeraz eskaintzeko aukerea aztertzeko asmoz, martitik aurrera Sopelan kirolean ere euskaraz kanpainea abiatu eban Aitxu! euskera taldeak, Sopelako Udala eta Serviocioren (herriko kiroldegia kudeatzen dauen enpresea) lankidetzeagaz.

Orain arte, kiroldegian, umeentzako ekintzetan ez eze, beste jardueretan be ez da euskerearentzako tokirik egon. Apirilean herriko kiroldegian eskuragarri egon dan inkestako parte-hartzaileen % 80k ikastaroak euskeraz egiteko gogoa agertu
dauenez, Serviocioko plangintza barriak Zikloa, Pilates eta Bizkarreko Tonifikazinoa euskeraz egiteko eskaintzea zabalduko dau.

Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zarien protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak emon nahi deutsueguz, proiektu hau aurrera eroateko prest agertu zarielako eta eredua izan zarielako.

Parte-hartzaileen zerrendea ondokoa da: Parapentistak (Gari eta Wiso), surflariak (David Bustamante, Aritza Saratxaga, Loiola eta Leticia Canales eta Kepa Acero), ugerlariak (Oreina Fernandez, Alaitz Arozeta eta Ager Axpe), txirrindulariak (Oier Egaña eta Joseba Momoitio), pelotariak (Lejonagoitia familia, Torre familia eta Patxi Ziskar), futbolariak (Maddi Torre, Galder Izaola, Jon Andoni Villamandos, Ibai Baldelona eta Jose Angel Iribar), bodyboardlariak (Eunate Aguirre), eskalatzaileak (Agurtzane Romero eta Ugaitz Aguilar) eta Serviocioko monitoreak (Ainhoa Fernandez, Magali Moso, Jorge Nuñez, Ander Garaizar eta Milos Mallol).


Kanpaina honetako kolaboratzaileak:

- Makillatzailea: Ibone Prats.
- Argazkiak: Foto Xabier Denda.
- Grafika: www.dorsoestudio.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu