Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekeak dohaintzan jaso dau 'Gordailu: pedagogi aldizkaria' (1970-1973)
2013-07-04 12:33 Euskerea berbagaiHemeretzi zenbakiko dohaintzea da Pako Eizagirre euskaltzaleak egin dauena. Aldizkaria aurrerantzean ikertzaile eta euskaltzale guztien eskura egongo da. Lehendik be gure funtsen artean baegozan zenbaki solte batzuk, baina orain bilduma osoa dauka Euskaltzaindiak.
Hemeretzi zenbakiko dohaintzea da Pako Eizagirre euskaltzaleak egin dauena. Aldizkaria aurrerantzean ikertzaile eta euskaltzale guztien eskura egongo da. Lehendik be gure funtsen artean baegozan zenbaki solte batzuk, baina orain bilduma osoa dauka Euskaltzaindiak.
Gordailu 1971 txikia
Gordailu: Euskal argitaletxea, ikastoletako irakasleen eraginez sortua; 1968-69 ikasturtean hasi zan lanean eta 1976an izaera juridikoa eskuratu eban. Irakaskuntzearen inguruko gaiak argitaratu zituan: metodologia eta pedagogia, eskolaurrea, testuliburuak, hiztegiak, gai monografikoak (natur eta gizarte-zientzietako eta historia eta geografiakoak), etab. 1986an desagertu zan (Euskal Hiztegi Entziklopedikoa, Klaudio Harluxet Fundazioa, 1995).
Gordailu hainbat irakaslek osotutako kolektibo bat izan zan, euskereagaz eta barrikuntza pedagogikoagaz oso konprometituak. Beren lana batez be 70eko hamarkadan garatu zan eta emoitzarik ezagunena, segurutik, eskola arloan argitaratutako berrogei bat liburu, liburuxka eta mapa, guztiak euskeraz. Baina horrezaz gan, 1970-1973 bitartean aldizkari bat be argitaratu eben, osorik euskeraz, gai pedagokikoak landuz ikuspuntu moderno eta aurrerakoi batetik.
1970-1973 bitarteko Hego Euskal Herrian, diktadurearen azken urteetan mila eta bat gatazka, kontraesan eta aldaketaren eraginpean bizi zan herrian, giro horretan hasi zan sendotzen eta indarra hartzen urte batzuk lehenago abiatua zan ikastolen mobimentua. Eta euskereagaz batera, barrikuntza pedagogiko itzela. Eskola barri bat, esangura guztietan. Giro horren lekuko da gaur aurkezten dogun aldizkaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!