Kimuak 2011 katalogoa osotuko daben filmeen zerrendearen barri emon dabe

Bizkaie! 2011-07-20 15:42   Barriak

Kimuak programako epaimahaiak 2011ko katalogoa osotuko daben bederatzi filmen zerrendea jakinarazo dau. Kimuak programeak Euskal Autonomia Erkidegoan egindako film laburrak ezagutarazotea dau helburu. Aurtengoa hamalaugarren edizinoa izango da. Ekimenaren sustatzaileak Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Etxepare Erakundea eta Euskadiko Filmategia dira.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Gotzon Elortza getxoztarraren hiru dokumental zaharbarritu ditu Euskadiko Filmategiak

Bizkaie! 2011-07-14 12:11   Barriak

Euskadiko Filmategiak euskerazko lehenengo dokumentalak zaharbarritu ditu, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko ditue, irailean. Berreskuratutako lan guztiak Gotzon Elortza getxoztarrak egindakoak dira. Euskal jatorriko ikus-entzunezko filmak eta dokumentalak gordeteaz gan, pelikulak barriztu egiten ditu Filmategiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zubererazko 'Xora' fikzinozko film luzearen grabazinoa astelehenean hasiko da

Bizkaie! 2011-07-13 13:09   Barriak

Xora, zubererazko fikzinozko lehenengo filma, aurkeztu eban atzo Peio Cachenaut zuzendariak Donostian. Astelehenean, garagarrilaren 18an hasiko dabe grabazinoa; danetara hiru bat aste emongo ditue lan horretan. Proiektuak 45.000 euroko aurrekontua dauka. Hainbat herritarrek eta erakundek hartu dabe parte, besteak beste, Hebentik alkarteak, Aldudarrak Bideo alkarteak eta Baleuko etxeak.

VII. Kameratoia Urdulizen abiatu da

Bizkaie! 2011-07-11 10:50   Barriak

Pasa dan zapatuan Urdulizen hasita, bost eguneko epea izango dabe kameratoilariek bideoa pentsau, egin eta aurkezteko. Beranduenez be garagarrilaren 14an aurkeztu beharko ditue bideoak, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana.

'Valeria descalza' filma estreinau dau Ernesto del Ríok

Bizkaie! 2011-06-29 15:50   Barriak

Valeria descalza pelikulea estreinau eban Ernesto del Riok pasa dan barikuan. Gabriela Griffith, Aitor Mazo, Maiken Beitia, Ruben Breña eta Giselda Calero aktoreek parte hartu dabe filman. Gidoia Luis Eguiraun y Xenia Riveryk idatzi dabe. Sendeja Films / Icaic-en produkzinoa da, eta Euskal Telebistaren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa euki ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Iban Ayestak hasi dau honezkero 'Vera' euskerazko filmaren grabazinoa

Bizkaie! 2011-06-27 18:27   Barriak

Iban Ayestak 2009ko irailean egindako landa-lan bat izango da film luzearen abiapuntua. Izan be, pare bat astez, bi artzainakaz batera ibili zan Errege Ardibidean barrena. Holan, bi mila buruko artalde bategaz abiatu ziran Erronkari aldeko bazkalekuetatik Errege Bardeara oinez joateko.

Zinema Euskaraz programeak 'Azken gaua' filma estreinauko dau EAEko zinema-aretoetan

Bizkaie! 2011-06-21 12:12   Barriak

Eusko Jaurlaritzearen Zinema Euskaraz programeak Azken gaua (Last Night) filma estreinauko dau, bagilaren 24an, Bilboko Multis, Donostiako Antiguo Berri eta Gasteizko Florida aretoetan. Herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea erraztea da ekimenaren helburu nagusia.

Zinemea eta musikea protagonista, Bilborockeko jatorrizko bersinoko programa barrian

Bizkaie! 2011-06-20 11:30   Barriak

Bagilaren 20an hasiko da Bilborockeko jatorrizko bersino azpidatziko zinema-programea. Fatih Akin-ek 2005ean estreinautako Crossing the Bridge: The sound of Istanbul filma izango da zikloko lehenengoa.

Pedro Aguileraren Naufragio filma bagilaren 17an estreinauko da

Bizkaie! 2011-06-15 15:09   Barriak

Bilboko Multis aretoetan, Gasteizeko Floridan eta Madrilgo eta Bartzelonako Renoir zinema-tokietan Naufragio estreinauko da datorren barikuan, bagilaren 17an; hau da, Pedro Aguilera donostiar zinemagilearen bigarren film luzea, José María Lara nafarrak produzidutakoa.

Ehun ikusle baino gehiago hurreratu dira Birminghameko Zinemaldi euskaldun, galego eta katalanera

Bizkaie! 2011-06-15 11:11   Barriak

Hiru pelikulak jatorrizko bersinoan ikusi ziran, ingelesezko azpititulakaz. Proiekzino guztiak dobakoak izan ziran Etxepare Euskal Institutuak, Ramon Llull Institutuak, Galiziako Xuntak eta Birminghameko Unibersidadeak emondako babesari esker.

'Lost in the Ether' izan da Amstel Surfilm Festibaleko lan onena

Bizkaie! 2011-06-13 15:36   Barriak

Donostian, joandako astegoienean izan da 2011ko Amstel Surfilm Festibala Japoniako surfaren eta bertako olatuen protagonismo bereziagaz.

Bilboko Udalak XIX. mendetik aurrerako Basurtuko auzoaren azken historiari buruzko bideoa argitaratu dau

Bizkaie! 2011-06-13 14:29   Barriak

Ia 25 minututan, bideoak arreta berezia eskaintzen deutse Bilbo hegoaldean egozan eta erabilera industriala, militarra edo zibila izan daben zenbait eraikin publiko edo pribaturi. Auzo hori, inguruetako probintzietatik etozan eta euren etxebizitza Basurtun ezarri eben zenbait personak Bilbora sartzeko erabilitako atea izan zan, Roblako trenbidearen bitartez.

Japoniako surfa, Amstel Surfilm Festibal jaialdiko protagonista

Bizkaie! 2011-06-09 11:49   Barriak

Datozen egunotan, hilaren 8tik 12ra, Donostiako Amstel Surfilm Festibal jaialdiaren bederatzigarren edizinoa izango da Japoniako surfa ardatz hartuta. Ohikoa dan legez surfagaz lotutako zinema emonaldiak, arte erakusketak eta kontzertuak antolatu ditue.

Abian da Caostica film laburren jaialdiaren bederatzigarren edizinoa

Bizkaie! 2011-06-08 18:45   Barriak

Caostica Film Laburren Jaialdia hasi barri da Bilbon, eta hilaren 14ra bitartean 55 lan ikusteko aukerea egongo da uriko hainbat aretotan. Lehenengo emonaldia bagilaren 8an da, Alondigako Atrioan, 21:00etatik aurrera. Aurtengoa bederatzigarren edizinoa da.

Aurtengo Kameratoia ikus-entzunezko rallya Uribe Kostan egingo da

Bizkaie! 2011-06-08 18:01   Barriak

Azkenengo sei urteotan lez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizko udalekaz eta Uribe Kostako Mankomunidadeagaz batera. Izena emoteko epea bagilaren 24an amaituko da.

Fermin Muguruza irakasle Mexikoko Unibersidadean

Bizkaie! 2011-06-03 15:38   Barriak

Dokumental musikala, gero eta garrantzitsuagoa dan genero zinematografiko legez aztertuta, zenbait maisu-eskola emongo ditu Muguruzak, eta bidebatez, Irungo musikariak ikusentzunezkoaren arlo honetan eginiko lanaren erakustaldia be izango da.

Musika-dokumentalakaz hitzordua jarri dabe Bilbon bagilean, Dock of the bay zinemaldiaren lehenengo ekitaldian

Dabi Piedra Robledo 2011-05-26 15:55   Barriak

Orain arte Donostian egin izan dan ekimena Bilbora be zabaldu gura dau QUALIA alkarte antolatzaileak eta, beraz, bagilaren 10, 11 eta 12an, musika-dokumentalaren pieza barritzaileenak ekarriko ditue Alondegiko zinemara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerak lanak bialtzeko epea edegi dau

Bizkaie! 2011-05-24 14:11   Barriak

Zemendiaren 29tik abenduaren 3ra bitartean egingo da aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilera, eta daborduko lanak bialtzeko epea edegi dabe antolatzaileek. Filmak jasoteko azkenengo eguna irailaren 9a izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Terrence Malick-en 'The tree of life' filmak irabazi dau Urrezko Palmondoa Cannesen

Bizkaie! 2011-05-23 12:14   Barriak

Cannesko Zine Festibaleko 64. edizinoko Urrezko Palma Terrence Malick-en The tree of life pelikuleak irabazi dau. Aktore onenen sariak Kirsten Dunst-ek (Melancholia) eta Jean Dujardin-ek (The Artist) jaso ditue.

Bost euskal filmek Europako Batasuneko Media programearen babesa jaso dabe

Bizkaie! 2011-05-23 10:57   Barriak

Bost euskal produkzino-etxek euren filmak egiteko bultzadea jaso dabe Europako Batasuneko Media programeari esker. Egitasmo horri esker, Mikel Ruedak, Arkaitz Basterrak edo Raul de la Fuentek euren proiektu barriak martxan ipinteko diru-laguntzinoa jaso dabe, Iberrota Filmsen Brava eta Kinoskopiken Chaika lanekaz batera.