'Jodaeiye Nader az Simin' film irandarra nagusi Berlinalen
2011-02-21 10:44 BarriakUrrezko Hartzaz gan, gizonezko aktorerik onenari saria eta emakumezko aktorerik onenari saria jaso ditu.
Ekologistak Martxan erakundeak V. Ekozinemaldia antolatu dau
2011-02-17 10:24 BarriakEuskal Herrian zehar egingo dira proiekzinoak zezeilaren 17tik 25era bitartean Kuba, Mexico, Mapu, Argentina, Txile, India, Brasil, Bolivia, AEB, Erresuma Batua, Espainia, Euskal Herria eta beste hainbat herrialdetako filmak eskainiz.
Zinemaldia 11, Bartzelonako seigarren Euskal Zinema Jaialdia zezeilaren 16tik martiaren 9ra
2011-02-16 09:52 BarriakEuskal Herrian egindako azken lan zinematografikoak ikusi ahal izango dira bertan. Emonaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, jatorrizko bertsinoan eta azpitituluakaz eta sarrerea dobakoa izango da.
Telmo Esnal eta Asier Altuna 'Urteberrion, amona!' pelikulea filmetan hasiko dira martian
2011-02-14 17:39 BarriakSasoiko personen zainketea hartu dabe gaitzat film barrian, eta ez dabe euren umore baltza ahaztu.
Agusti Villarongaren 'Pa negre' irabazle handia Goya sarietan
2011-02-14 10:10 BarriakLau euskaldun dagoz aurtengo sarituen artean: Karra Elejalde, Cristina Zumarraga, Reyes Arias eta Urko Garai.
Deustu eta deustuarrak hurretik ezagutzeko aukerea
2011-02-10 16:12 BarriakDatorren astean aurkeztuko dabe hogeita bost minutuko Deustu: Sentimendu baten Jatorria / El Origen de un Sentimiento bideoa.
'Lurralde debekatua' filmaren euskerazko estreinaldia, Bilbon, Gasteizen eta Donostian
2011-02-10 13:47 BarriakEusko Jaurlaritzeak sustatutako Zinema euskaraz programeak Lurralde debekatua filma estreinauko dau barikuan Bilboko Multis aretoan, Donostiako Principen eta Gasteizko Guridin.
Glam Les.Gay.Trans Zinemaldiaren bosgarren edizinoa astebururako prest
2011-02-09 14:12 BarriakEHGAM (Euskal Herriko Gay.Les Askapen Mugimendua) taldeak Glam Les.Gay.Trans Zinemaldiaren bosgarren edizinoari ekingo deutso asteburuan.
'Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoan' proiektua aurkeztu dabe
2011-02-09 01:00 BarriakGernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoan asmo handiko proiektua da, bonbardaketen gaineko beste ikuspegi bat dokumental eran erakutsi gura deutsona Bizkaiko gizarteari eta euskal gizarte osoari, modu originalean eta parte-hartzearen bidez egindako ikuspegi bat. Filma hori aire-erasoak sufridu zituen udalerrietako gazteek 'eregiko' dabe, belaunaldien arteko topagune bat sortu, eta, holan, bizirik mantentzeko Bizkaiko eta Euskadiko memoria historikoa.
Alex de la Iglesia 'La chispa de la vida' pelikula barria filmetan hasi da
2011-02-08 11:26 BarriakSalma Hayek eta Jose Mota protagonista dirala, Santiago Segura, Juan Luis Galiardo, Blanca Portillo, Fernando Tejero, Carolina Bang eta Manuel Tallafe be agertzen dira aktore-zerrendan. Alex de la Iglesiak berak egin dau Randy Feldman-en jatorrizko gidoiaren moldaketea.
Todorovicen 'Sasa' eta Haymannen 'I Shot My Love' filmak nagusi aurtengo Zinegoak Jaialdian
2011-01-31 11:32 BarriakPublikoak honako lanak saritu ditu: Elige Siempre Cara, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopez (España, 2010). Lan horrek Fikzinozko edo Dokumental Laburmetrai Onenaren saria irabazi dau. Horrezaz gan, Bilboko Udalak emon dauen Lesbianismo eta Genero saria Difficult Love (Peter Goldsmid & Zanele Muholi) lanak jaso dau.
Eskola-umeek emigrazinoaz eta bizikidetzearen aniztasunaz gogoetea egiteko Zineskola antolatu dau Bilboko Udalak
2011-01-31 11:08 BarriakBilboko 11 ikastetxetako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek Zineskola aniztasunean alkarregaz biziteko baloreei buruzko hezkuntza-programan parte hartuko dabe zezeilaren 1ean, 2an eta 3an. Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailak garatutako programa bat da, Irudi Biziak erakundeagaz lankidetzan.
Berlinen Urrezko Hartza irabazi eban 'Eztia' filma estreinauko da euskeraz
2011-01-27 13:48 BarriakFilm turkiarra euskeraz estreinauko da hilaren 28an euskal hiru uriburuetan eta zezeilaren 3ra arte ikusteko aukerea izango da Guridi zine aretoetan Gasteizen, Antiguo Berrin Donostian eta Alondegiko Golem aretoetan Bilbon.
'The King's speech' filmak 12 izentapen jaso ditu Oscarretarako
2011-01-26 11:44 BarriakOscar sarien 83. edizinoaren sari banaketea zezeilaren 27an egingo dabe Los Angeleseko Kodak antzokian. James Franco eta Anne Hathaway izango dira aurkezleak eta 200 herrialdetan baino gehiagotan eskainiko dabe zuzenean telebista bidez.
Alex de la Iglesiak Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidente kargua itxiko dau
2011-01-25 14:58 BarriakAlex de la Iglesiak, Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidenteak, Goya sarien banaketa ekitaldia egin eta gero dimitidu egingo dauela iragarri dau El Pais egunkarian egindako adierazpenetan. Atzo, urtarrilak 24, twitter-en iragarri ebanaren arabera, PSOE, PP eta CiU-k 'Sinde legearen' inguruan lortutako akordioak eragindako dimisinoa da.
BIlboko Udalak XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoan filmak aurkezteko epea zabaldu dau
2011-01-24 16:44 BarriakMaiatzaren 2tik 8ra bitarteko astean Bilbo zine fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro Fant bitarteko dala eta honezkero, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau; amaitu, barriz, martiaren 31n amaituko da.
Donostiako Zinemaldiak bat egin dau Jafar Panahi eta Mohammad Rasoulof zinemagileen atxiloketen kontrako protestakaz
2011-01-19 13:20 BarriakMundu osoan egindako zinema erakusteko plataforma legez, Donostiako Zinemaldiaren ustez, 'jazoera gaitzesgarri hau adierazpen askatasunaren eta bi zinemagileen eskubide indibidualen kontrako eraso latza da'.
Zinebiklub eguenean abiarazoko da
2011-01-18 14:52 BarriakDatozen hiru hilebeteotan, eguenero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko Barrutiko Udaltegiak, Zinebi 52ko Sekzino Ofizialean lehiatu ziran 53 film eta lehiaketatik kanpo aurkeztutako beste hogei inguru eskainiko ditu, danak be 70 minutu inguruko saioetan batuta.
Natalie Portman distiratsu Urrezko Globoetan
2011-01-17 11:29 BarriakLos Angelesen (Kalifornia, AEB) banatu ziran bart 68. Urrezko Globoak. Sari-banatekan, The Social Network izan zan izar nagusia lau sari irabazita; Film Onena, Gidoi Onena, Zuzendari Onena eta Soinu Banda Onena sariak irabazita, hain zuzen be.
'Jainkoez eta gizakiez' filmak emongo deutso hasierea 2011ko 'Zinema Euskaraz' programeari
2011-01-14 11:42 Barriak2011an euskerea barriro be zinematan izango dogu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako Zinema Euskaraz programeari esker, zazpigarren arteko zaleek zinemea euskeraz izango dabe ikusgai urte osoan zehar hiru euskal uriburuetako zinema-aretoetan. Programea Jainkoez eta gizakiez (Des hommes et des dieux) film frantsesagaz estreinauko da aurten.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...