Zinemaldia 11, Bartzelonako seigarren Euskal Zinema Jaialdia zezeilaren 16tik martiaren 9ra
2011-02-16 09:52 BarriakEuskal Herrian egindako azken lan zinematografikoak ikusi ahal izango dira bertan. Emonaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, jatorrizko bertsinoan eta azpitituluakaz eta sarrerea dobakoa izango da.
Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia 11 antolatu dau gaur, hilak 16, hasi eta martiaren 9ra bitartean eta, besteak beste, 80 egunean, Izarren argia, Amerikanuak eta Mystical filmak eskainiko ditue. Euskal Herrian egindako azken lan zinematografikoak ikusi ahal izango dira bertan. Emonaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, jatorrizko bertsinoan eta azpitituluakaz eta sarrerea dobakoa izango da.
Izarren argia (Mikel Rueda), Sagarren denbora (Txaber Larreategi eta Josu Martinez), Amerikanuak (Nacho Reig), Mystical (Angel Alonso), Ori (Miguel Angel Jiménez), 80 Egunean (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño) eta Kimuak 2010eko film laburren katalogoak osotuko dabe eskaintzea.
Gaur, zezeilak 16, Izarren argia emongo dabe. Mikel Ruedak zuzendu eta Barbara Goenagak antzezten dauen lan honen proiekzinoa Eduardo Barinaga produktoreak eskainiko dauen hitzaldiak osotuko dau.
Zezeilaren 18an, Sagarren denbora dokumentalaren txandea izango da. Txaber Larreategi eta Josu Martinez zuzendariek barriketalditxua egingo dabe gero.
Zezeilaren 19an, zapatuan, Kimuak 2010 katalogoan parte hartu daben film laburrak eskainiko ditue; Amar (Isabel Reguera), Artalde (Asier Altuna), Daisy Cutter ( Enrique García eta Rubén Salazar), Exhibition 19, (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), La gran carrera (Kote Camacho), Un novio de mierda (Borja Cobeaga), Ondar ahoak (Angel Aldarondo) eta El premio ( Miguel Angel Jiménez) lanak ikusi ahal izango dira.
Amerikanuak dokumentalaren zuzendariak, Nacho Reig-ek, zezeilaren 23an aurkeztuko dau bere lana. Haregaz batera Lorea Uresberueta eta Gorka Bilbao izango dira.
Zezeilaren 25ean, barikuan, Mystikal eskainiko dabe. Angel Alonsok zuzendutako lan honetan parte hartu dauen Iban Garatek egingo ditu aurkezpen lanak. Iban bera hurrengo egunean erakutsiko daben Ttaup-ttaup dokumentalaren solasaldian be egongo da. Eneko Dorronsoro zuzendariagaz batera parte hartuko dau ekitaldi horretan izan be bera izan da lan horren produktorea.
Martiaren 2an, Euskal Etxeko euskera ikasleek egin dituen lanak ikusteko eguna izango da. Eta hiru egun geroago, martiaren 5ean, Miguel Angel Jimenezek Ori aurkeztuko dau.
Azkenik, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok 80 egunean aurkeztuko dabe martiaren 9an, jaialdiari amaierea emonaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!