Todorovicen 'Sasa' eta Haymannen 'I Shot My Love' filmak nagusi aurtengo Zinegoak Jaialdian

Bizkaie! 2011-01-31 11:32   Barriak

Publikoak honako lanak saritu ditu: Elige Siempre Cara, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopez (España, 2010). Lan horrek Fikzinozko edo Dokumental Laburmetrai Onenaren saria irabazi dau. Horrezaz gan, Bilboko Udalak emon dauen Lesbianismo eta Genero saria Difficult Love (Peter Goldsmid & Zanele Muholi) lanak jaso dau.

Bilboko VIII. Gay-lesbo-trans Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian, Fikzinozko Film Luze Onenaren saria Saša (Dennis Todorović, Alemania, 2010) filmak irabazi dau.

Dokumental luzeen atalean, barriz, Tomer Haymann zinemagilearen I Shot my love (Israel-Alemania, 2010) lana izan da saritua.

Sekzio ofizialeko sariak Laura Copens (Berlin), Anna Boluda (Bartzelona) eta Mikel Rueda (Bilbao) epaimahakideek erabagi ditue.

Film luzeen atalean, beste bi lanek jaso dabe epaimahaiaren aitamena: Haim Tabakman israeldarraren Eyes Wide Open fikzinoko filmak, eta Peter Goldsmin eta Zalene Muholi hegoafrikarren Difficult Love dokumentalak.

Bestalde, publikoak honako lanak saritu ditu: Elige Siempre Cara, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopez (España, 2010). Lan horrek Fikzinozko edo Dokumental Laburmetrai Onenaren saria irabazi dau. Horrezaz gan, Bilboko Udalak emon dauen Lesbianismo eta Genero saria Difficult Love (Peter Goldsmid & Zanele Muholi) lanak jaso dau.

Aurtengo Jaialdia sano arrakastatsua izan dala adierazo dau Roberto Caston zuzendariak; egunotako emonaldietan 5.000 lagunetik gora izan dira eta ganera ikusleek eurek izan dabe film labur onenaren saria emoteko aukerea, eta, saioen ondoren emondako botoen ondorioz, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopezen Elige Siempre Cara nagusitu da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu