VI. Kameratoia Ermuan hasiko da urriaren 30ean

Bizkaie! 2010-10-28 11:23   Barriak

Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyaren seigarren edizinoa datorren zapatuan hasiko da. Lehiakideek goizeko 10:30etan dabe lehiaketeari hasiera ofiziala emongo deutson hitzordua, Ermuko Lobiano Kultur Etxean.

Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyaren seigarren edizinoa datorren zapatuan hasiko da. Lehiakideek goizeko 10:30etan dabe lehiaketeari hasiera ofiziala emongo deutson hitzordua, Ermuko Lobiano Kultur Etxean.

Han, sortu behar daben ikus-entzunezkoaren gaia eta irudietan atara behar dituen Ermuko lokalizazinoen zerrendea jasoko ditue Kameratoian parte hartzeko izena emon daben 28 taldeek. Behin azalpen guztiak jasota, beste lau egun izango ditue gidoiak idatzi, irudiak grabau, edizinoa egin eta lanak amaituta aurkezteko. Lan horreek bost eta hamar minutu bitartekoak izan behar dabe, eta zemendiaren 3an entregau behar ditue beranduenez.

Ondoren, Joseba Zuberogoitia Lekeitioko Zine eta Bideo Bileraren antolatzaileak, Koldo Almandoz zinema zuzendariak, Vanessa Fernandez EHUko irakasleak eta Topagunearen zein Euskal Birusa Ermuko Euskara Alkartearen ordezkariek osotzen daben epaimahaiak izango ditu lanak. Izan be, 28 lanak ikusi eta sariak nork eskuratuko dituan erabaki beharko dabe. Aurreko edizinoetan legez, oraingoan be hiru sari banatuko ditu Kameratoiak, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.

Epaimahaiak be azkar egin beharko dau lan: bi egun baino ez ditu erabagia hartzeko, sariak banatzeko ekitaldia zemendiaren 6an izango baita, Lobianoko proiekzino aretoan. Iluntzeko zortzietan harrerea egingo jake parte-hartzaile guztiei, eta jarraian izango da ekitaldia, Alain Dominguez Kortazar artista ermuarrak zuzenduko dauena.

Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoa 1997an sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 95 euskera alkartek osotzen dabe. Alkarteon zein Federazinoaren beraren helburua euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen ditue, besteak beste, haur eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, tokiko hedabideak, mintzapraktikea, entidadeak euskalduntzea, sentiberatzea…

Erantzunak

BSQ 2010-10-28 16:19 Erantzuna | #1

Ekimen interesgarria!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu