BIlboko Udalak XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoan filmak aurkezteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2011-01-24 16:44   Barriak

Maiatzaren 2tik 8ra bitarteko astean Bilbo zine fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro Fant bitarteko dala eta honezkero, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau; amaitu, barriz, martiaren 31n amaituko da.

Maiatzaren 2tik 8ra bitarteko astean Bilbo zine fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro Fant bitarteko eta honezkero, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau. Jaialdiak aurreko edizinoan martxan jarri zituan bi sariakaz jarraituko dau, epaimahaiaren eretxiz film labur onenari emongo jakona eta jaialdiko ikusleen ustez film laburrik onena izan danari, hurranez hurran. Bakotxak 3.000 euroko saria jasoko dau.

Film laburren alorreko bi sari horreek Kultura eta Hezkuntza Sailak egile barrien lanari laguntzeko asmoz abiarazotako bidea indartu nahi dabe, izan be, egile barriak baitira Zinemaldi Fantastikoaren nortasunaren ezaugarrietako bat.

Film labur onenari emoten jakon Ikusleen Sari berezian, 3.000 euroko diru-kopurua erdibana pagauko jake filmaren produktoreari eta egileari, edo bati bakarrik, produktorea eta egilea persona bera diranean. Film labur onenaren aukeraketea 'FANT laburrean' ataleko saioetara doazen lagunek egingo dabe.

Epaimahaiak Film Labur Onenari emoten deutson Fant 2010 Sariari jagokonez, oraingoan be 3.000 euroko zuzkidura ekonomikoa erdibana pagauko jake filmaren produktoreari eta egileari, eta ezin izango da hutsik itxi. Kasu honetan, film labur onena, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotzigoak, Zinemaldiko Zuzendaritzearen proposamenean oinarrituz, izentautako adituz osotutako epaimahaiak aukeratuko dau.

Aitatutako sari horreez gan, Fant-en hurrengo edizinoak bere erreferentziazko sariakaz jarraituko dau: atal ofizialeko genero fantastikoko Film Luze Onenari emoten jakon Saria, filmaren egileari emongo jako, ohorezkoa izango da eta oroitzapenezko garaikur bat eroango dau, eta Fantrobia Saria, hori be ohorezkoa, azken urteetan, zine fantastikoaren barruan, gorantz doan balio legez azaldu dan personeari edo erakundeari emoten jakona.

Zinemaldiaren azken edizinoan, Filmik onenaren saria, Danimarkako eta Britainia Handiko produkzinoa dan Nicolas Winding Refn egilearen Valhalla rising lanak jaso eban. Film laburren atalean, epaimahaiak Chema García Ibarraren Protopartículas lanari emon eutson saria, eta ikusleek Thomas Obertiesen eta Matthias Vogelen Full employment film laburra aukeratu eben. Fantrobia saria, barriz, Álex eta David Pastor anaiek jaso eben.

Kontuak kontu, kopiak jasoteko azken eguna martiaren 31a izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu