Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' lanak Bolibiako Giza Eskubideen Nazinoarteko XI. Zinemearen Pukañawi saria jaso dau
2015-09-08 14:45 Barriak2012an filmautako Jambo Amani?, dokumentalak ordu erdi batean Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean zelan sartzen diran erakusten dau. Unai Aranzadi kazetari getxotarra gaur egun Independent Docs Suediako Independent produkturako zuzendaria da.
'Loreak' euskerazko filma, Oscarra eskuratzeko hautagai
2015-09-08 13:41 BarriakEspainiako Zinema Akademiak 88. Oscar sarietan, ingelesezkoa ez dan film onenaren kategorian, zein film aurkeztuko dauen aukeratzeko lehen hautaketea egin dau: Loreak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariena, euskerazko lana, Magical Girl Donostiako igazko Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea eta Felices 140 Gracia Querejetaren lana.
Iparrorratzak dino: Sail In Festival Bilbon
2015-09-03 13:58 BarriakIrailaren 3, 4, 5 eta 6an, Nazinoarteko II. Sail In Festival bela jaialdia izango da Bilbon. Belearen mito Sir Peter Blake handiari omenaldia eginez hasiko da jaialdia gaur, hilak 3. Haren senitartekoak izango dira jaialdian konbidadu: Pippa emaztea eta James semea, baita Zeelanda Barriko kulturearen eta belearen ordezkariak be. Horrezaz gan, Europan lehen aldiz aurkeztuko da jaialdian Blakey filma, Sir Peter Blakeren bizitza eta ibilbidean oinarritutako ikus-entzunezko lana.
Urteko film onenaren 2015eko Fipresci Sari Nagusia George Milleren 'Mad Max: Fury Road' filmak jasoko dau
2015-09-01 14:14 BarriakMad Max: Fury Road pasa dan maiatzaren 15ean estreinau eben Espainian, Warner Bros Picturesen eskutik, eta Donostia Zinemaldian emonaldi berezi bat izango dau, irailaren 18an, George Millerren presentziagaz. Millerri inaugurazino-ekitaldian emongo deutsie saria.
Kubako zinema independentearen zikloa Artiumen
2015-09-01 12:17 BarriakFilmak, danak dokumentalak, iraileko barikuetan izango dira ikusgai: Kubako zinemagintzearen irudia eskaintzen dabe, eta gaur egungo Kubako bizitzaren alderdi ugariak islatzen ditue. Herrialdetik alde egin ebenen benetako istorioak, iraultzearen amesari gogor heltzen deutsienak, edota iraun ahal izateko uniberso propio bat sortu dabenenak.
Elias Querejeta zanari buruzko erakusketea ipini dabe Donostiako San Telmo museoan
2015-08-27 11:13 BarriakZemendiaren 8ra arte bisitau ahal izango da zinemako produktore gipuzkoarrari buruzko erakusketea Donostiako San Telmo museoan. Zuri-baltzezko 80 argazkiren bidez, Querejetaren ibilbide profesionala eta personala, filmak eta sariak azaltzen dira. 60ko hamarkadatik gaur egun arteko irudiak dira. Donostian egon eta gero, erakusketea beste uri batzuetara eroan nahi dabe.
Lau euskal film estreinauko dira aurten Zinemira atalean
2015-08-25 13:37 BarriakEuskal produkzinoei eskainitako Zinemira atalak zortzi film dakarz aurten Donostiako Zinemaldira. Horreetatik lau mundu mailako estreinaldiak izango dira. Josu Martinezen Gure sorlekuaren bila dokumentala eta Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin film luzea dagoz estreinaldien artean. Era berean, Karmele Soler makilatzaileak Zinemira Saria jasoko dau irailaren 22an, Euskal Zinemaren Galan. Cristina Uriarte sailburuak nabarmendu dau, aurtengo Zinemaldian euskal film asko egotea ez dala kasualidadea, lan onaren emoitzea baino.
Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack, Donostiako Zinemaldiko atzera begirakoen artean
2015-08-20 14:21 BarriakHollywoodeko aro klasikoko izen handi bi aukeratu ditu Zinemaldiak aurtengo atzera begirakoen saila osotuteko. Merian C. Cooper (1893-1973) eta Ernest B. Schoedsack (1893-1979) zinemagintza amerikarrak inoz emon dauen bikote sortzaile eta estimulatzaileenetakoa da, Zinemaldiko arduradunen arabera. Biek alkarregaz edo bakotxak bere aldetik egindako filmak proiektauko ditue. Ganera, zinemagile bioi buruzko liburua argitaratuko da, Quim Casasek koordinauta.
Liu Hao, Joachim Lafosse eta Peter Sollett-en film barriak, Zinemaldiko sail ofizialean
2015-08-18 15:15 BarriakAurtengo ekitaldiko sail ofizialeko pelikulen zerrendearen zati bat emon eban Donostiako Zinemaldiak orain dala egun batzuk eta hori osotuteko faltau izan diran hiru pelikulen barri emon dau orain. Liu Haoren Xiang Bei Fang, Joachim Lafosseren Les chevaliers blancs eta Peter Solletten Freeheld dira horreek hiru filmak. Era berean, Zuzendari Berriak atalean Peter Gronlund-en Tjuvheder emongo dabela be aurreratu dau Zinemaldiak.
Hamalau film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean
2015-08-17 13:58 BarriakLatinoamerikan aurten egon diran produkzino aitagarrienak batzea da Horizontes Latinos sailaren helburua. Aurten, hamalau film proiektauko ditue eta onenari 35.000 euroko saria emongo deutsie. Espainian estreinaldiak izango dira guztiak. Pablo Larrainen El club pelikuleagaz ekingo deutsie aurten saileko programazinoari.
Amenabarren film barria Donostian proiektauko dabe lehenengo aldiz, Zinemaldia hasteko
2015-08-14 13:26 BarriakRegression filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko dau Donostiak irailaren 18an, Zinemaldiaren 63. ekitaldiaren hasierako egunean. Alejandro Amenabar zuzendariaren film barria da hori. Emma Watson eta Ethan Hawke moduko aktoreek parte hartu dabe. Lehiaketaz kanpo aurkeztuko da pelikulea.
Zinemako idazketeari buruzko ikastaroa egongo da udagoienean BilbaoArten
2015-08-14 12:06 BarriakPaulino Viota zinegileak gidatuko dau kursoa eta, ganera, idazketa zinematografikoagaz eta Viotaren obreagaz lotutako bestelako jarduera osogarri batzuk be egongo dira, proiekzinoak eta berbaldiak adibidez. Ikastaroa irailaren 15etik zemendiaren 17ra egingo da BilbaoArte Fundazinoaren egoitzan, Urazurrutia kalean. Kursoaren arduradunen esanetan, gidoigintzearen mundura hurreratu nahi dabenetzako ekimen aproposa da, baita zinemea atsegin daben edozeinentzat be.
Rufus Norrisen 'London Road' filma aukeratu dabe Zinemaldia amaitzeko
2015-08-13 13:21 BarriakLehiaketaz kanpo proiektauko da 'London Road' pelikula ingelesa, Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizinoan. Irailaren 26an, azkanengo egunean, izango da Rufus Norrisen lanaren proiekzinoa, jaialdiari amaierea emoteko. Joan diran urte biotan arrakasta handia lortu dauen musikal baten oinarritutako filma da eta atzerriko beste zinema-jaialdi batzuetan proiektau eta gero helduko da Donostiara.
Nazinoarteko jaialdietako pelikularik esanguratsuenak Donostian izango dira, Zinemaldiko Perlak atalean
2015-08-12 14:05 BarriakMunduko beste zinema jaialdi batzuetan aurten aurkeztu diran filmen aukeraketea egin dau Donostiako Zinemaldiak eta, urtero legez, Perlak atalean ikusi ahal izango dira. Guztira, 14 pelikula dira, euretako bat lehiaketaz kanpokoa. Gehienek sari garrantzitsuak eskuratu ditue nazinoarteko jaialdietan eta Donostian Espainiako estreinaldia eukiko dabe.
Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi atalean 24 film egongo dira aurten
2015-08-10 13:37 BarriakAurtengo edizinoan be, Zabaltegi sailak aukerea emongo dau gaur eguneko zinemagintzako proposamen sailkaezinenak eta erakargarrienak Donostiako Zinemaldian aurkezteko. Saileko film guztien lehenengo emonaldia Tabakaleran izango da, sorkuntza eta kultura garaikideko zentroan; izan be, 63. edizino honetatik aurrera, Zabaltegiren egoitzea izango da Tabakalera.
Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan 16 proiektu aurkeztuko ditue irailean
2015-08-07 11:16 BarriakDonostiako Zinemaldiaren barruan egiten dan topaketea da hori eta, aurten, laugarren edizinoa beteko dau, irailaren 21etik 23ra. Antolatzaileek 173 filmen artean aukeraketea egin behar izan dabe eta, azkanean, 16 koprodukzino izango dira Zinemaldian, 15 lehiaketan eta beste bat lehiaketaz kanpo. Parte-hartzaileen artean, eskarmentu handiko zuzendariak eta ibilbide oparoko produkzino-etxeak dagoz, baita zuzendari eta ekoizle hasi barriak be.
Future Shorts film laburren jaialdiaren emonaldia egongo da gaur Bilbao Arten
2015-08-05 10:09 BarriakUrteko sasoi guztietan egiten dan zikloa da Future Shorts eta, gaur, 2015eko udeari jagokon proiekzinoa egingo da Bilbon, arratsaldeko 19:00etan. Ordu eta erdi inguruko saioa izango da eta film labur ugari ikusteko aukerea egongo da tarte horretan. Ondo errotutako jaialdia da honako hau, izan be, Bilbon ez eze, mundu zabaleko 90 herrialdetako 150 uritan egoten dira proiekzinoak.
Ingurumenaren eta pakearen aldeko lana ondoen erakusten dauen filma sarituko dabe Donostiako Zinemaldian
2015-08-03 13:44 BarriakZinemaldiak eta Greenpeace erakunde ekologisteak lehenengo aldiz emongo dabe aurtengo edizinoan Lurra saria. Ingurumenaren, natura jagotearen eta pakearen aldeko lana eta horreek baloreak ondoen lantzen dituan filmari emongo deutse saria. Jaialdiko edozein sailetan aurkezten diran pelikulak izango dira hautagai. Ekintzailetzea eta zinemea buztartu gura ditue sari barriagaz.
Zineuskadi programeari esker, 'Magiaren etxea' filma euskeraz ikusiko da zinema-aretoetan
2015-07-28 12:01 BarriakBarikuan, garagarrilak 31, estreinauko dabe Hego Euskal Herriko aretoetan 'Magiaren etxea' animazinozko filma. Zineuskadi egitasmoaren barruko Zinema Euskaraz programarako aukeratu dabe pelikula hori eta, hortaz, euskeraz be ikusi ahal izango da areto ugaritan. Katakume baten istorioa kontetan dau Belgikatik datorren film horrek. Zinema Euskarazen barruan aurten euskerara itzulitako zazpigarren pelikulea da.
Lara Izagirreren lehenengo film luzea Donostiako Zinemaldian aurkeztuko da
2015-07-24 14:24 BarriakEuskal Zinemaren Galan, irailaren 21ean, proiektauko da lehenengo aldiz 'Un otoño sin Berlin' pelikulea. Lara Izagirre Zornotzako zinegile gazteak zuzendutako lehenengo film luzea da hori. Zinemira sailaren barruan programauko dabe eta Irizar saria irabazteko hautagai izango da Izagirreren obrea.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...