Eskalada, mendi lasterketa eta argazkilaritza ikastaroak Mendi Film Festivalen
2015-10-27 13:43 BarriakVIII. Bilbao Mendi Film Festivalek (Abenduaren 11tik 20ra) aurten hiru ikastaro barri antolatu ditu: bata eskaladeari lotutakoa, bestea mendi lasterketei buruzkoa eta hirugarrena argazkikalaritzearen arlokoa.
Zientzia fikzinozko film laburra grabauko dau gaur Imanol Uribek Bilbon
2015-10-26 13:40 BarriakBilbao-Bizkaia exterior dia ekimenaren barruan sortu da proiektua. Zazpi zinegilek beste horrenbeste film labur grabauko ditue uriko kaleetan eta Zinebin estreinauko ditue datorren hilean. Imanol Uribek gaurko eguna, aukeratu dau bere lana grabetako. Parpadeos pelikulan, istripu nuklear baten osteko Bilboren barri emongo dau zinemagile ezagunak.
Indarkeriaren inguruko autokritikea protagonista, Zinexit ekimenean
2015-10-23 13:41 BarriakBilboko Azkuna Zentroan egingo dabe, urriaren 26tik 29ra, Zinexit, Elkarbizitzarako 6. Zinema Erakusketea. Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Idazkaritzeak antolatutako ekimena da eta, aurten, lau film proiektauko dira, Euskal Herriko zein kanpoko gatazkez berba egiten dabenak. Solasaldiak eta ume eta gaztetxuei zuzendutako programak be egongo dira.
Euskal Zinema Dokumentalaren Astea egingo dabe Gasteizen, urriaren 26tik 30era
2015-10-19 17:19 BarriakEuskal egileen dokumentalak izango dira jaialdiko protagonistak. Guztira, bost film proiektauko ditue, Vital Kutxa Fundazinoaren Aretoan, eta mahai-ingurua egingo dabe emonaldi bakotxaren ostean. Gasteizko Euskal Zinemaren Astearen barruko atal moduan hasi zan ziklo hau, baina aurten leku handiagoa egin nahi deutsie dokumentalen arloari.
Hemen da VII. Zinema Ikusezinaren Bilboko Zinemaldia
2015-10-15 11:31 BarriakVII. Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Bilboko Jaialdiak 43 herrialdetako 79 film eskainiko ditu urriaren 15etik 22ra. Oro har, itzalpean gordetan diran hamaika gai argitu eta pantailara eroango ditu Jaialdiak.
'Yoko eta lagunak' umeentzako filma zinema-aretoetara helduko da zemendiaren 13an
2015-10-15 10:20 BarriakJuanjo Elordik eta Rishat Gilmetdinovek zuzendutako Yoko eta lagunak pelikulea lau eta zortzi urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Kontakizun laburren bidez, istorio nagusi bat kontetan dau, aire zabalean jolastearen garrantziaren ganean. Zemendiaren 13an helduko da zinema-aretoetara, Barton Films banatzailearen eskutik.
González Sinde zuzendariak jasoko dau Simone de Beauvoir saria XX. Zinemakumeak jaialdian
2015-10-13 11:11 BarriakEmakume zuzendarien Zinemakumeak gara! jaialdiaren XX. edizinoa gaur, urriaren 13an hasi eta 17ra bitartean izango dogu Bilboko BBK Salan. Mundu osoan sariak jaso dituen film luze eta laburren erakustaldiak, mahai-inguruak eta omenaldiak be ez dira faltako.
41 film lehiatuko dira Lekeitioko Euskal Zine Bileran
2015-10-08 15:22 BarriakLekeitioko Udalak antolatu eta euskera hutsean egiten dan EZB, zine bilera bakarraren 38. edizinoa da aurtengoa eta zemendiaren 22tik 29ra bitartean egingo da. Euskaraz filmau danaren errepasoa egiteko hitzorduann, 41 film lehiatuko dira aurten; horreetatik, 10 lan profesional eta 31 lan amateur.
Zinebik Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarrari emongo deutso Ohorezko Mikeldia
2015-10-08 14:01 Barriak57. edizinoa zemendiaren 13tik 20ra ospatuko dauen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak (Zinebi) Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarrari emongo deutso aurtengo bigarren Ohorezko Mikeldia, bere filmografia osoan erakusten jakin izan dauen oso estilo personala autortuz, bere irudietako bakotxari emoten deutson esanahi etiko eta estetiko sakonagaitik eta bere giza izakerearen azterketeak erakutsi dauen izaera lokal eta unibersalagaitik.
Pedro Oleak Bilboko Zazpi Kaleak hartuko ditu asteon zonbien ganeko film laburra errodatzeko
2015-10-05 15:52 BarriakPedro Olea zuzendari bilbotarrak zonbiz beteko ditu Bilboko Zazpi Kaleak eguazten, eguen eta bariku honetan, Zombi eguna film laburra errodatzeko. Lan horrek Sabino Arana, Juan Crisóstomo de Arriaga edo Miguel de Unamuno, besteak beste, altzatuko ditu euren hilobietatik, eta horreei bizia eta musikarako eta jantzarako gorputza emongo deutsee Lander Otaolak, Ramón Ibarrak, Iñaki Marurik edo La Otxoak, beste batzuen artean.
Zinebik Juan Ruiz Anchia argazki-zuzendariari emongo deutso Ohorezko Mikeldia
2015-09-30 15:33 Barriak57. edizinoa zemendiaren 13tik 20ra ospatuko dauen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak Juan Ruiz Anchía zinemagile bilbotarrari (zinemako argazkilaria) emongo deutso Ohorezko Mikeldia, argazkigintzearen bitartez zineman egin dauen ibilbide luzean nazinoarteko dimensino garrantzitsua eta egin dauen ekarpenaren originaltasun artistikoa eta sorkuntzarako askatasuna autortuz.
Goenaga eta Garañoren 'Loreak' euskerazko filma Oscar sarietarako hautagai izango da
2015-09-29 14:25 BarriakHistorian lehenengo aldiz, euskerazko pelikula bat Oscarretarako hautagai izango da. Espainia ordezkatzeko, hiru filmen artean aukeratu behar izan dau Espainiako Zinema Akademiak eta tartean egon da Loreak. Aurre-aukeraketa horretan Joxe Mari Goenagaren eta Jon Garañoren filma agertzea lorpen handia izan da euskerazko zinemagintzarako eta, beraz, zer esanik ez Oscar sarietarako Espainiaren ordezkari bihurtzea.
Bilboko Azkuna Zentroan Zinemaldian aurrestreinautako film selekzino bat proiektauko da
2015-09-28 15:09 BarriakLaugarren urtez jarraian, Azkuna Zentroa Donostia Zinemaldian izan diran film selekzino bat ikusteko aukerea emongo dauen lehen zentroa izango da. Irailaren 28tik urriaren 4ra, zinemazaleek Zinemaldiko sail desbardinetako zazpi film ikusi ahal izango ditue. Espainian oraindino ikusi ez diran filmak eta Donostiako Zinemaldiaren 63. edizinoan estrenautako filmak dira.
'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' liburua aurkeztu dau Euskadiko Filmategiak
2015-09-24 11:07 BarriakEuskadiko Filmategiak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua aurkeztu dau UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan 2014eko garagarrilaren 2tik 14era antolatu eban Kongresuko emoitzakaz. Bilkura haretan izandako berbaldi eta mahai-inguruen transkripzinoakaz osotu dau liburua Filmategiak.
Hizkuntza ez hegemonikoetako zinemagintzea bultzatzeko konpromisoa hartu dabe Europako ordezkariek Donostian
2015-09-22 17:24 Barriak63. Donostiako Zinemaldia martxan dagoala aprobetxauta, hizkuntza ez hegemonikoak dituen hamabost herrialde eta eskualdetako ordezkari politikoek lan batzarra egin dabe Kursaal jauregian. Esperientziak eta ezagutzak trukatu ditue, eta Glocal cinema: big stories, small countries izenburuko manifestua adostu dabe. Hizkuntza ez hegemonikoetan lanean dabilzan profesionalek egindako lanak sustatu eta ahalegin horri balioa emoteko konpromisoa hartzen da testu horretan.
Joaquin Oristrell zuzendaria eta Nur Levi aktorea dakarz Bilbora VI. Zinexit, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak
2015-09-21 18:40 BarriakZinexit, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak, Zinexit Topaketak izeneko atal barri bat gehitu dau seigarren ekitaldi honetan eta hor zinema emonaldia eta ondorengo barriketaldia izango dira aukeratutako filmeko protagonisten partaidetzeagaz. Lehenengo ekitaldi honetarako aukeratu dan filma, Malagako azken Zinemaldia zabaldu eban Joaquín Oristrell zuzendariaren Hablar lan berezia izan da.
Euskal filmak protagonista dirala, badator Donostiako Zinemaldia
2015-09-18 12:06 BarriakJoan diran urteotako goranzko jokereari segiduta, euskal zinemagintzeak emondako hainbat harribitxik lekua eukiko dabe Donostiako Zinemaldiaren 63. ekitaldian. Nabarmenena, duda barik, Asier Altunaren Amama izango da. Euskerazko film hori sail ofizalean lehiatuko da, igaz Loreakek zabaldutako arrastoaren atzetik. 22 film lehiatuko dira Urrezko Maskorraren bila. Ganera, ohiko sailak ez dira faltauko. Emily Watsonek Donostia Saria jasoko dau. Horrek guztiak zinemearen munduko uriburu bihurtuko dau Donostia, irailaren 18tik 26ra.
'Bilbo zinemaz blai' dokumental-zikloa, Euskal Museoan urriaren 15era arte
2015-09-17 14:13 BarriakBilboko historia nostalgiko eta sozialaren inguruko filmak proiektauko ditue, antolatzaileek azaldu dabenez. Lau saio egongo dira, irailaren 17 eta 24an eta urriaren 8an eta 15ean, danak eguenak. Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Bilboko Udalagaz batera, Euskal Museoak bultzatu dau ekimena eta bertako Bilboko Konsuladuaren Aretoan izango dira proiekzinoak. Doban izango da, leku guztiak bete arte.
Zinebi 57k 5.087 film labur jaso ditu, igaz baino 1.719 gehiago
2015-09-17 14:07 BarriakZinebi 57, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia zemendiaren 13tik 20ra izango da eta, lanak aurkezteko epea zarratuta, danetara, 5.087 film jaso ditu, 2014an baino 1.719 gehiago. Horreen guztien artetik aukeratuko dira Lehiaketako Sekzio Ofizialean lehiatuko diran filmak. Generoak fikzinoa, dokumentala eta animazinoa dira, antolakuntzeak gogorarazo dauenez.
Paprika Steen aktorea izango da aurtengo Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko presidentea
2015-09-14 13:58 BarriakZinemaldiko epaimahai ofiziala zazpi kidek osotuko dabe aurten. Eurak arduratuko dira sail ofizialeko filmak aztertu eta saridunak erabagiteaz. Zinemagintzearen alorrean ibilbide oparoa daukie zazpi epaileek. Hain zuzen be, igaz Donostian bertan Zidarrezko Maskorra irabazitako Paprika Steen aktorea izango da epaimahaiburua. Beragaz batera, Nandita Das, Daniel Monzon, Hernan Musaluppi, Julie Salvador, Uberto Pasolini eta Luciano Tovolo egongo dira epaimahaian.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...