'Yoko eta lagunak' umeentzako filma zinema-aretoetara helduko da zemendiaren 13an

Bizkaie! 2015-10-15 10:20   Barriak

Juanjo Elordik eta Rishat Gilmetdinovek zuzendutako Yoko eta lagunak pelikulea lau eta zortzi urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Kontakizun laburren bidez, istorio nagusi bat kontetan dau, aire zabalean jolastearen garrantziaren ganean. Zemendiaren 13an helduko da zinema-aretoetara, Barton Films banatzailearen eskutik.

Yoko eta lagunak filmeko egileen esanetan, ume txikientzat ezer gitxi egiten da gaur eguneko zinemagintzan. Hutsune hori betetera dator, hortaz, pelikula barria. Ume txikiak tartean diranean, ez da erraza izaten istorio luzeakaz lan egitea, kontakizun luze eta korapilotsuetan galdu egiten diralako. Kontuak kontu, film luze honetan istorio laburrak dira osogai nagusia eta danen artean kontetan dabe istorio nagusia.

Gero eta familia gehiago urietan bizi diranez, aire zabalean jolasteko aukera gitxi eukiten dabe umeek. Yoko eta lagunaken, aire zabalean jolastearen aldeko mezua dago. Umeen gozamenerako, askapenerako eta euren garapen emozionalerako garrantzitsua da aire zabalean olgetea. Filmeko protagonistea Vik izeneko personajea da. Aitaren lan kontuakaitik uriz aldatzen danean, ezin dau lagun barririk egin, lotsatia dalako. Hori aldatu egiten da parkeko lagunak ezagutzean: Mai, Oto eta parkeko izaki magikoa, Yoko.

Yoko eta lagunak Juanjo Elordik eta Rishat Gilmetdinovek zuzendu dabe. Yokoren Kluba, Somuga, Dibulitoon eta Wizart dira produktoreak, ETBren partaidetzeagaz. Barton Filmsen banaketeari esker, zemendiaren 13an helduko da zinema-aretoetara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu