'Bilbo zinemaz blai' dokumental-zikloa, Euskal Museoan urriaren 15era arte

Bizkaie! 2015-09-17 14:13   Barriak

Bilboko historia nostalgiko eta sozialaren inguruko filmak proiektauko ditue, antolatzaileek azaldu dabenez. Lau saio egongo dira, irailaren 17 eta 24an eta urriaren 8an eta 15ean, danak eguenak. Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Bilboko Udalagaz batera, Euskal Museoak bultzatu dau ekimena eta bertako Bilboko Konsuladuaren Aretoan izango dira proiekzinoak. Doban izango da, leku guztiak bete arte.

Bilboko historia nostalgiko eta sozialaren inguruko filmak proiektauko ditue, antolatzaileek azaldu dabenez. Lau saio egongo dira, irailaren 17 eta 24an eta urriaren 8an eta 15ean, danak eguenak. Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Bilboko Udalagaz batera, Euskal Museoak bultzatu dau ekimena eta bertako Bilboko Konsuladuaren Aretoan izango dira proiekzinoak. Doban izango da, leku guztiak bete arte. Alberto Lopez Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetariak aurkezle dirala, saio bakotxean konbidadu bereziak egongo dira.

Irailaren 17an, zikloari ekiteko, Azkona anai-arreben zinea: 1920-1926 izenburuko saioa egingo dabe. Hiru film proiektauko ditue: Bilbao, Los apuros de Octavio eta El secreto de Jipi y Tilin. Bilbon bertan filmautako piezak dira. Ganera, Azkona anai-arreben ondorengoak izango dira saioan, azalpenak emoten.

Irailaren 24an, ostera, Bilboko Hispania Films produkzino-etxearen lehenengo filmak izango dira protagonista. 1923 eta 1924ko piezak dira. Un drama en Bilbao, Lolita la huerfana eta Edurne, modista bilbaina pelikulak eskainiko ditue. Juan Basek azalpenak emongo ditu.

Urriaren 8ko saioan, txabolismoa izango da gai nagusia. Horren inguruko dokumental bi proiektauko ditue: Bilbao (Policarpo Fernandez Azcoaga, 1960) eta Ocharcoaga (Jorge Grau, 1961). Fernando Barrio arkitektuaren iruzkinek osotuko dabe saioa. 

Amaitzeko, urriaren 15ean, Itsasadarra. Uriaren ezinbesteko ardatza izenburupean, Pedro Olea bilbotarrak 1966an egindako La ria de Bilbao dokumentala izango da protagonista. Bere sasoian arazo handiak euki zituan produkzino horrek, debekatuta egozan gaiak landu zitualako. Pedro Olea bera egongo da Euskal Museoan proiektuari buruz berbetan.

Lehenengo hiru saioetako filmak Euskal Filmotekeak lagatakoak dira eta laugarren egunekoa, TVEk. Euskal Museoaren Bilboko Konsuladuaren Aretoan izango dira proiekzinoak, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerea librea da, lekuak bete arte. Egitarau zehatzagoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu