Eskalada, mendi lasterketa eta argazkilaritza ikastaroak Mendi Film Festivalen

Bizkaie! 2015-10-27 13:43   Barriak

VIII. Bilbao Mendi Film Festivalek (Abenduaren 11tik 20ra) aurten hiru ikastaro barri antolatu ditu: bata eskaladeari lotutakoa, bestea mendi lasterketei buruzkoa eta hirugarrena argazkikalaritzearen arlokoa.

VIII. Bilbao Mendi Film Festivalek (Abenduaren 11tik 20ra) aurten hiru ikastaro barri antolatu ditu: bata eskaladeari lotutakoa, bestea mendi lasterketei buruzkoa eta hirugarrena argazkikalaritzearen arlokoa.

Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroa jaialdiaren lehen astegoienean egingo da, 2015eko abenduaren 12an eta 13an, Bilboko Piugaz eskalada zentroan (Olagorta, 25) eta Zabalgune Eraikinean (Zabalguneko Plaza, 11), plaza mugatuakaz. 245 euroko prezioa izango dau, baina urriaren 31a baino lehen izena emoten dabenentzat 195 euroan geratuko da.

Eskalatzaileen % 80ak eskaladeagaz lotutako lesinoren bat izan dau noizbait eskuetan, ukondoetan edo sorbaldan; arazo horreek kontuan hartuta, jaialdiak, mueta honetako patologiak diagnostiketan, aurreikusten eta tratetan lagunduko dauen tailerra antolatu dau. Klase teoriko eta praktikoak profesionalek eskainiko ditu, besteak beste, eskaladako munduko txapeldun ohia dan Patxi Usobiaga eskalatzaileak edota traumatologia eta ortopedian adituak diran Victor Galan eta Adrian Cuellar kirurgialariek, Andoni Ormazabal fisioterapeutak, Ioritz Gonzalez biologoak eta Jarduera Fisikoan eta Kirolaren Zientzietan graduatua dan Xeber Iruretagoienak; munduko egungo txapelduna dan Adam Ondraren, gazte mailan Europako egungo txapelduna dan Mikel Linazisororen eta Euskadiko eskalada selekzinoaren hautatzaile Josean Mulasen laguntza bereziagaz.

Bestalde, mendi lasterketak ardatz hartuta, entrenamendu eta teknika mendi-lasterketetan ikastaroa Bilboko Aterpetxean (Basurto-Kastrexana errepidea, 70) egingo da abenduaren 19an eta 20an.

Mendi-lasterketak gogoko dituen eta mueta honetako probetan euren teknikak eta ezagutzak hobetu nahi dituen kirolariei zuzentzen jake. Ikastaro hau ezin hobea da mendi-lasterketetan hasi edo mendi-lasterketak hobeto ezagutu nahi dituen errepideko korrikalarientzat.

Ikastaroak 25 parte-hartzaile izango ditu gehienez, eta 235 euroko prezioa izango dau ostatuagaz eta 200 euro ostaturik barik. Urriaren 31a baino lehen izena emoten daben parte-hartzaileentzat prezioa 200 eurokoa izango da ostatuagaz eta 165 eurokoa ostatu barik.diziplina hori gogoko daben eta mueta honetako teknikak eta ezagutzak hobetu nahi dituen kirolariei zuzenduta dago bigarren ikastaro hau. Honako tailerra Jokin Lizeaga, Heziketa Fisikoan lizentziatua, prestatzaile fisikoa, mendi lasterketan aditua eta Mendi Lasterketetako Euskal Selekzinoko eta Ternua taldeko kideak gidatuko dau.

Azkenik, V. Mendi Argazkilaritza Mendiklik tailerra Bilbao Mendi Film Festivaleko bigarren astegoienean egingo da, abenduaren 19an eta 20an, Bilboko Zabalgune Eraikinean (Zabalguneko Plaza, 11).

Ingurumenean argazkilariek eskura izan leikiezan baliabide teknikoak ezagutarazoko deutsiez. Filtroen erabilerea zein formatu panoramikoak eta HDR irudiak lortzeko hainbat teknika landuko dira. Horrezaz gan, argazki ederrak eta interesgarriak egin ahal izateko koposizino grafikoa eta lan eremuan argiaren kudeaketea zelan egin behar dan erakutsiko dau Santi Yaniz argazkilari eta kazetariak.

Santi Yanizek hainbat argitalpen jantzi ditu irudiz: gaikako bilduma ugari eta prentsa orokorreko lanak. Ganera tailerrak Imanol Marrodan argazkilari eta artistearen Anboto: Una línea de aire lanaren berbaldia hartuko dau barne.

Mendiklik ikastaroak 15 parte-hartzaile izango ditu gehienez, eta 125 euroko prezioa izango dauen arren, 99 eurotan geratuko da urriaren 31a baino lehen izena emoten dabenentzat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu