Pedro Oleak Bilboko Zazpi Kaleak hartuko ditu asteon zonbien ganeko film laburra errodatzeko

Bizkaie! 2015-10-05 15:52   Barriak

Pedro Olea zuzendari bilbotarrak zonbiz beteko ditu Bilboko Zazpi Kaleak eguazten, eguen eta bariku honetan, Zombi eguna film laburra errodatzeko. Lan horrek Sabino Arana, Juan Crisóstomo de Arriaga edo Miguel de Unamuno, besteak beste, altzatuko ditu euren hilobietatik, eta horreei bizia eta musikarako eta jantzarako gorputza emongo deutsee Lander Otaolak, Ramón Ibarrak, Iñaki Marurik edo La Otxoak, beste batzuen artean.

Pedro Olea zuzendari bilbotarrak zonbiz beteko ditu Bilboko Zazpi Kaleak eguazten, eguen eta bariku honetan, Zombi eguna film laburra errodatzeko. Lan horrek Sabino Arana, Juan Crisóstomo de Arriaga edo Miguel de Unamuno, besteak beste, altzatuko ditu euren hilobietatik, eta horreei bizia eta musikarako eta jantzarako gorputza emongo deutsee Lander Otaolak, Ramón Ibarrak, Iñaki Marurik edo La Otxoak, beste batzuen artean. Ekintzak Malloako hilerritik Unamuno plazara, Plaza Barrira, Arenalera, Atxurira, Posta kalera edo Martzaako kaira eroango ditu.

Bilbao – Bizkaia. Exterior – Dia izena daroan film kolektiboa, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak – Zinebik eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bilbao - Bizkaia Film izenekoak, sustatzen dabe, Bilbon denpora gehien daroan jaialdiaren nortasun ezaugarria dan film laburrari balioa emoteko eta, aldi berean, uria eta bertako gune publikoak, batez be, erakusleiho izateko leku egoki lez erakusteko helburuz, mueta guztietako ikus-entzunezko produktuak errodatzeko.

Bilbao – Bizkaia. Exterior – Dia, Bilbo, bere ingurunea eta espazioak, nazinoartean zinema eta ikus-entzunezkoen industriaren eszenatoki lez sustatzeko helburuz sortzen dan eta film laburrez osotuta dagoan film luzea da. Horretarako zazpi zinemagile batu dira, batzuk beteranoagoak, besteak gazteagoak, denporan zehar askotan filmau dan eta orain goitik behera eraldatuta dagoan uriagaz daben loturearen zazpi begirada personal emoteko. Zazpiek euren esfortzua bateratuko dabe, ikuspuntu desbardinetatik filmautako uriaren erretratua osotzeko, Bilboko eta Bizkaiko ekonomiaren motor barria izan daitekeenaren uri espazioen katalogoa osotzeko.

Filma osotuko daben film laburretatik, Luis Maríasek, Javier Rebollok, Sra. Polaroiskak, Enrique Urbizuk eta Mikel Ruedak eurenak errodau ditue dagoeneko urian, eta azken biak hilebete honetan errodauko dira, Pedro Olearen eta Imanol Uriberen zuzendaritzapean. Danak be zinemagile bilbotarrak dira, bertan jaiotakoak edo bilbotartuak.

Alkarren artean oso desbardinak diran generoko klabeak, fikzinozko erregistroak eta baliabide estilistikoak erabiliz, talde egitasmo horrek, Itsasadarra, Ibaieder parkea, Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra, Uribitarte Pasealekua lako lekuak, eta baita uriaren zortzi barrutiak osotzen dituen auzoetako txoko bereziak be beste modu batera ikusteko aukerea emongo dau. Azken emoitzea ikusteko zemendira arte itxaron beharko da, filma zemendiaren 16an estreinauko baita Campos Antzokian, Zinebi 57ren hurrengo edizinoaren barruan.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu