'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' liburua aurkeztu dau Euskadiko Filmategiak

Bizkaie! 2015-09-24 11:07   Barriak

Euskadiko Filmategiak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua aurkeztu dau UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan 2014eko garagarrilaren 2tik 14era antolatu eban Kongresuko emoitzakaz. Bilkura haretan izandako berbaldi eta mahai-inguruen transkripzinoakaz osotu dau liburua Filmategiak.

Euskadiko Filmategiak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua aurkeztu dau UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan 2014eko garagarrilaren 2tik 14era antolatu eban Kongresuko emoitzakaz. Bilkura haretan izandako berbaldi eta mahai-inguruen transkripzinoakaz osotu dau liburua Filmategiak. Gaur egun aldi berean lanean dabilzan zinemagileen presentzia eta euren arteko alkarrizketak-eztabaidak dira liburuaren ardatz nagusia. Transizino garaitik hona inoiz ez da horrenbeste zinemagile, ikertzaile, aditu eta zaletu batu euskal zinemearen inguruan hausnartzeko, eta liburu hau gogoeta horreen guztien emoitzea da.

Honako honeek hartu dabe parte liburuaren aurkezpen ekitaldian: Joxean Fernández (Euskadiko Filmategia), Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritzea), Patxi Presa (Gipuzkoako Foru Aldundia), Fernando Álvarez (Donostia/San Sebastián 2016 Fundazinoa), Xabi Puerta (SGAE), Michel Gaztambide (DAMA) eta Asier Altuna (zinemagilea).

Euskadiko Filmategiak aukera bikaina aprobetxau dau erakundearen beraren ibilbidean izandako jarrera eta jokerei buruz zinemagileakaz eurekaz hausnarketea egiteko, eta orokorrago eta arlo akademikoan, euskal zinemearen hainbat arlo aztertzeko: historia, jatorriaren inguruko eztabaidak, industria, nortasun nazionala, euskerea, generoari buruzko eztabaidak, nazinoartekotasuna, Kimuak programearen garrantzia, Zinemaldiarena, abangoardiak, norabide aldaketak eta eboluzinoak, kritikearen ikuspuntua eta abar.

Euskal zinemagile onenetako askok Euskadiko Filmategiari Kongresuan parte hartzeko emon eutsien baiezko erantzuna upealakoa izan zan: Miramar Jauregian izandako kongresuan izan ziran, besteak beste, Montxo Armendáriz, Ana Díez, Pedro Olea eta Imanol Uribe; Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Helena Taberna eta Enrique Urbizu; Koldo Almandoz, Asier Altuna, Borja Cobeaga, Jose Mari Goenaga, Isabel Herguera eta Pablo Malo.

Aitatu liburuak kongresuan izan ziran hemeretzi berbaldiak jasoten ditu eta baita bost mahai-inguruen transkripzinoak be: zinemagileen hiru belaunaldietakoa, bat industria zinematografikoari buruzkoa eta kritikeari buruzkoa azkena.

Euskadiko Filmategiak (Eusko Jaurlaritzeak diruz babestutako erakundea) Kongresu hau antolatu ahal izan eban Eusko Jaularitzearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia 2016ren laguntzinoagaz, eta Donostiako Zinemaldiaren eta EHUren alkarlanagaz. Liburuaren argitalpenerako, ganera, SGAE Fundazinoa eta DAMA batu ziran proiektura.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu