41 film lehiatuko dira Lekeitioko Euskal Zine Bileran
2015-10-08 15:22 BarriakLekeitioko Udalak antolatu eta euskera hutsean egiten dan EZB, zine bilera bakarraren 38. edizinoa da aurtengoa eta zemendiaren 22tik 29ra bitartean egingo da. Euskaraz filmau danaren errepasoa egiteko hitzorduann, 41 film lehiatuko dira aurten; horreetatik, 10 lan profesional eta 31 lan amateur.
Lekeitioko Udalak antolatu eta euskera hutsean egiten dan EZB, zine bilera bakarraren 38. edizinoa da aurtengoa eta zemendiaren 22tik 29ra bitartean egingo da. Euskaraz filmau danaren errepasoa egiteko hitzorduann, 41 film lehiatuko dira aurten; horreetatik, 10 lan profesional eta 31 lan amateur.
Aurten hirugarrenez, Benito Ansola Sariak izango dira. Lekeitioko Euskal Zine Bileraren zarratze ekitaldian jakinarazoko da ze ikus-entzunezko proiektuk jasoko dauen 3000 euroko bekea. Irabazleak 2016ko irailera bitartean izango dau denporea proiektua gauzatzeko eta 39. EZBn aurkeztuko dau primiziaz.
Lekeitioko Udalagaz batera, EHUren Mikel Laboa katedrearen babesagaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzearen laguntzaz antolatzen ditu Euskaltzaleon Topaguneak sariok.
Euskal Zine Bilereak betiko bi helburu ditu. Batetik, euskerazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten lagundu. Bestetik, euskerazko zinemagintza profesionalaren topagune nahi da izan. Esangura horretan, lehiaketeak kategoria bi ditu, profesionalena eta amateurrena; bakotxak sailkatzen dau bere lana batean edo bestean.
Kategoria bakotxean, Zuzendaritza, produkzinoa, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Profesionalen sailean, arlo bakotxeko 1.600€ eta zilarrezko antzarra dira sariak, amateurrean, barriz, 1000€ eta zilarrezko antzarra. Horrezaz gan, jaialdiko saririk preziatuena, Film Onenaren saria ere profesional eta amateurren kategorietan emongo da: lan profesionalak 1.900€ eta urrezko antzarra jasoko dabe eta lan amateurrak 1.300€ eta urrezko antzarra. Igaz, Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen lanak irabazi eban profesionalen arteko film onenaren saria; amateurren artean, barriz, Unai Garateren Ordu erdi filmak.
Nahikoa ez eta beste bi sari ditu gordeta EZB-k, bakotxa 500 eurokoa: Gazte 22 Saria eta Antzar Morea. Gazte 22 sarira 1992ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako 5 zinemagilek emon dabe izena. Igaz, Itsaso Echevarriaren Positibatzeak lanak jaso eban saria. Antzar Morea sariak, bestetik, genero ikuspegia hoberen txertatzen dauen lana sarituko dau eta kontuan hartuko da emakumearen presentzia zenbatekoa izan dan lana sortzeko prozesuan. Berau Udaleko Bardintasun Batzordeak emoten dau.
Lekeitioko Udalak antolatzen dauen Euskal Zine Bilereak aspalditik lagun dituan erakundeek bere horretan jarraituko dabe aurten be: Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia, Zineuskadi, BBK eta Eusko Label. Aurten Danobat Group gehitu behar da euskal zinemagintzearen babesera.
Aurtengo epaimahaia
38. Euskal Zine Bilerako Epaimahaiak euskal zinemagintzeagaz lotutako profesionalak batzen ditu: zuzendariak, antzezleak, ikerlariak eta eproduktoreak.
Aitor Merino (Donostia, 1972)
Aktorea eta zuzendaria. Bere ibilbidea zineman, antzerkian nahiz telebistan egin dau. Montxo Armendariz, Pilar Miro Carlos Saura Medrano, Manuel Matjieta Icíar Bollaínen zuzendaritzapean egin dau lan. El pan nuestro film laburra zuzendu eban, Goya Sarietara izentaua izan zana. Asier eta biok izan da bere lehen film luzea zuzendari moduan (Amaia Merinogaz batera. Lan horregaz Irizar saria jaso eban 61. Donostiako Zinemaldian.
Iban Gonzalez Pagaldai (Arrasate, 1973)
Baleuko produkzino etxeko errealizadorea. Hogei dokumental inguru errealizau edota zuzendu ditu honezkero. Telebistako saio, publizidade eta zuzeneko ekitaldietan be badabil. Besteak beste, Lauaxeta saria eta Unesco Etxearen laburren lehen sariak be jaso ditu. Argazkizale eta istorioen maitaletzat dau bere burua. Gainera, Goazen gudari danok eta Batallón Gernika. Askatasunaren ametsa -esperanza de libertad (1945-2015) dokumentalen zuzendaria da, besteak beste.
Oihana Garro Larrañaga
Arte Ederretako EHUko irakasle eta ikerlaria da. 2012an, EHUn Sobre la construcción del sujeto y el arte. Una reflexión con Nan Goldin Tesia defendidu eta Doktorego Sari berezia lortu eban. Lan teoriko-praktikoa egitea gustetan jako, ikerketa akademikoagaz batera (Proyectos performativo/contextuales en
el ámbito del País Vasco eta Creación en Arte y Estéticas aplicadas para la ciudad, el paisaje y la comunidad EHUko ikerketa proiektu eta taldeko kidea da) ikerketa praktikoa be egiten dau (Banabilazu, Urretue, Bisitarien begiradak- Sahararren begiradak erakusketak egin ditu azken urteotan).
Gotzon Sánchez (Errenteria, 1972)
Aktorea. Zineman, antzerkian eta batez be telebistan egin dau lan. Atento film laburra zuzendu eban, eta antzezle moduan Gameover, 13 hilabete eskaz, Elejemplo edota Jugando con la muerte filmetan parte hartu dau. Manuel Gutierrez de Aragónen zuzendaritzapean, Todos estamos invitados film luzean be aktore ibili zan. Ondoren, El cazador de dragones eta Sabin pelikulak etorri ziran. Telesailetan zein publizidadean be esperientzia zabala dauka.
Izaskun Álvarez Gainza (Donostia, 1982)
Artistea, diseinatzailea eta Ikertzailea. Euskal Herriko unibersidadeko irakaslea da 2010eko martitik eta irakasle konbidaua Écoled´Art et de Designd´Orléans eta Ecole supérieure d'art et de design Marseille-Méditerranée (Frantzia) eskoletan. Egun DIY estanpazino tekniken inguruko Doktorego Tesia egiten dago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!