González Sinde zuzendariak jasoko dau Simone de Beauvoir saria XX. Zinemakumeak jaialdian

Bizkaie! 2015-10-13 11:11   Barriak

Emakume zuzendarien Zinemakumeak gara! jaialdiaren XX. edizinoa gaur, urriaren 13an hasi eta 17ra bitartean izango dogu Bilboko BBK Salan. Mundu osoan sariak jaso dituen film luze eta laburren erakustaldiak, mahai-inguruak eta omenaldiak be ez dira faltako.

Emakume zuzendarien Zinemakumeak gara! jaialdiaren XX. edizinoa gaur, urriaren 13an hasi eta 17ra bitartean izango dogu Bilboko BBK Salan. Mundu osoan sariak jaso dituen film luze eta laburren erakustaldiak, mahai-inguruak eta omenaldiak be ez dira faltako.

BBK Salan ikusgai izango diran harribitxien artean, besteak beste, Marjane Satrapi, Maggie Carey, Ángeles González-Sinde, Amy Heckerling edota Justine Triet zuzendarienak izango doguz. Gainera, Lina Wetmüller omenduko dabe, zuzendari onenaren Oscarrerako izentapena jaso eban lehen emakumea. Merezidutako txaloak jasoko ditu.

Simone de Beauvoir sari berezia, barriz, Ángeles González-Sindek jasoko dau. Una palabra tuya, bere azken lana aurkezteaz gan, Hitz gurutzatuak mahai-inguruko partaide be izango da Gonzalez Sinde zuzendari, gidoilari eta Kulturako ministro ohia.

Jaialdiak emakumeen zine-produkzinoa sustatzea helburu dauen Xpres!Aux lehiaketea be antolatu dau.

Hona hemen egitarau osoa:

- Urriaren 13a (Sarreren prezioa: 2 €). 19:30ean. Erakustaldiaren aurkezpena. Film luzea: Pasqualino Sete Bellezes. Lina Wertmüller, Italia (1975).

- Urriaren 14a (Sarreren prezioa: 2 €). 19:30ean. Animazinozko eta umorezko laburrak. Begoña Vicariok aurkeztuta, EHU-n Arte Ederretako irakaslea eta animazinozko lanen zuzendaria. Film luzea: The Voices. Marjane Satrapi, AEB. (2014)

- Urriaren 15a (Sarrerea doban aulkiak bete arte). 19:30ean. Mahai-ingurua: ¿De qué nos reímos las mujeres?. Partaideak: Elizabeth Casillas, kazetaria; Mamen Moreu, komiki egilea eta margolaria. Gidaria: Josu Eguren, zine kritikaria. Film luzea: The to do list. Maggie Carey, AEB. (2013)

- Urriaren 16a (Sarrerea doban aulkiak bete arte). 19:00etan. Film luzea: Una palabra tuya. Ángeles González-Sinde, España (2008). Mahai-ingurua: Palabras Cruzadas (Gidoiak eta generoa mintzagai…). Partaideak: Ángeles González-Sinde, gidoilaria eta zuzendaria; Aizpea Goenaga, gidoilaria eta Etxepare institutuko zuzendaria; Izaskun Arandia, produktorea, gidoilaria eta zuzendaria. Gidaria: Ana Gutiérrez, Zinemakumeak Gara! jaialdiko zuzendaria.

Ángeles González-Sinderi Simone de Beauvoir saria empngo jako.

- Urriaren 17a (Bi saioetarako sarreren prezioa: 4 €). 18:00etan. Film luzea: Vamps. Amy Heckerling, AEB (2012)

20:00etan. Film luzea: La Batalla De Solferino. Justine Triet, Frantzia (2013).


Sarreren prezioa:

- 2 € (Urriaren 13an eta 14an).

- Doban aulkiak bete arte (Urriaren 15ean eta 16an).

- 4 € (Urriaren 17an).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu