Hizkuntza ez hegemonikoetako zinemagintzea bultzatzeko konpromisoa hartu dabe Europako ordezkariek Donostian

Bizkaie! 2015-09-22 17:24   Barriak

63. Donostiako Zinemaldia martxan dagoala aprobetxauta, hizkuntza ez hegemonikoak dituen hamabost herrialde eta eskualdetako ordezkari politikoek lan batzarra egin dabe Kursaal jauregian. Esperientziak eta ezagutzak trukatu ditue, eta Glocal cinema: big stories, small countries izenburuko manifestua adostu dabe. Hizkuntza ez hegemonikoetan lanean dabilzan profesionalek egindako lanak sustatu eta ahalegin horri balioa emoteko konpromisoa hartzen da testu horretan.

63. Donostiako Zinemaldia martxan dagoala aprobetxauta, hizkuntza ez hegemonikoak dituen hamabost herrialde eta eskualdetako ordezkari politikoek lan batzarra egin dabe Kursaal jauregian. Esperientziak eta ezagutzak trukatu ditue, eta Glocal cinema: big stories, small countries izenburuko manifestua adostu dabe. Hizkuntza ez hegemonikoetan lanean dabilzan profesionalek egindako lanak sustatu eta ahalegin horri balioa emoteko konpromisoa hartzen da testu horretan.

Lan batzarra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatu dau, eta bertan izan dira, besteak beste, Norvegiako, Estoniako, Letoniako, Finlandiako, Danimarkako, Poloniako, Suitzako, Galeseko, Esloveniako, Irlandako, Islandiako, Friuli Venezia Giuliako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari instituzionalak.

Hizkuntza ez hegemonikoetan egiten dan zine produkzinoa sustatzea da bileran alkartu diran ordezkarien helburua. Komunidade guztiek daukie bertako istorioak euren hizkuntzan kontetako beharra, ohartarazo dabe manifestuaren sinatzaileek. Hizkuntza txiki eta ertainez jardun dabe batez be, eta definizino horretan Europan berba egiten diran hizkuntza guztiak sartzen dira, bost handienak kenduta (ingelesa, frantsesa, alemana, italiera eta gaztelania). 

Hizkuntza ez hegemonikoetan lanean diharduen profesionalek euren lanak banatzeko zailtasunak daukiez, merkadu txikiaren erruz. Halandabe, hizkuntzeari eta kultureari balioa emon eta euren hizkuntzan lan egitea erabagitzen dabe. Kursaalen batu diran ordezkari instituzionalek baliabideak emon nahi deutsiez zinegileei euren hizkuntzan lanean segidu daien eta mapa kultural desbardin horri ikusgarritasuna emoteko.

Batzarrean, proposamenak garatzeko eta erronka barriei alkarregaz ekiteko plataforma sortzeko asmoa be mahai ganean ipini dabe. Alkarren esperientziak ezagutzeko, kooperazino bideak garatzeko eta zirkuitu barriak sortzeko, hau da, zine mundura aniztasun linguistikoa eroateko, adierazo dau Joxean Muñoz Jaurlaritzako kultura zuzendariak.

Glocal cinema: big stories, small countries izeneko manifestua sektoreko profesionalen eta komunikabideen aurrean irakurri dabe. Bertan esan dabenez, aniztasun linguistikoa Europak daukan balore garrantzitsua da eta altxor hori ezagutarazotea indar-gunea da. Herrialde produktore handiez harago, beste merkatu hori egon badagoala gizarteratu nahi dabe eta horretarako sarea osotuteko konpromisoa berretsi dabe.

Donostian egindako batzarrak jarraipena izango dau. Etorkizunerako lau puntu azpimarratu ditue: lan taldea sortzea eta egonkortzea; kooperazino eta topaketak sustatzea; zinema europarraren hizkuntza aniztasunaren inguruko ezagutzea handitzea; eta ikusgarritasuna areagotzea.

Manifestuaren testua, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu