Zinegoak 2007k Rosa Maria Sardá omenduko dau

Bizkaie! 2007-01-12 01:00   Barriak

Bilboko Gay, Lesbo eta Trans Zinemaren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa urtarrilaren 22an hasi eta 27an amaituko da. Antolatzaileen esanetan, ‘Zinegoak 2007 orain arteko onena izango da’.

Hogei herrialdetako filmak aurten AnimaBasaurin

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Barriak

Martiaren 23tik 29ra izango da III. AnimaBasauri Nazinoarteko Animazino Jaialdia Basauriko Sozial antzokian. Hirugarren ekitaldian, Bilboko aretoetara, EHUra eta Bilbondo azalera handiko saltokietara zabalduko dira emonaldiak.

Ione Fernandez zinemagile donostiarrak irabazi dau Actual 2007 jaialdiko film labur onenaren saria

Bizkaie! 2007-01-08 01:00   Barriak

Ione Fernandez zinemagile donostiarrak lortu dau Errioxako Actual 2007 jaialdiak film labur onenari emoten deutson ‘Guindilla’ saria, ‘Juego’ izenburuko lanari esker. Fernandez-ek jaialdiko publikoak emondako 1.718 boto jaso ditu.

Bilboko zinea mundura zabaltzen

Bizkaie! 2007-01-05 01:00   Barriak

BiFiC alkartearen ordezkaritzea New Yorken egon da

Bilbao Film Commission ikus-entzunezkoen sustapenerako udal bulegoa New York urian izan da oraintsu. Bertan, zinema arloan lan egiten daben profesionalez inguratuta egon dira alkarteko ordezkariak, Bizkaiko uriburua filmazino leku legez sustatzeko helburuagaz.

‘Zeruari’ lana irabazle Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallyan

Bizkaie! 2006-12-18 01:00   Barriak

Parte-hartzaile gazteak, 90 inguru, oso gustura ibili ziran Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak antolatutako lehiaketan.

Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallya Aiaraldean

Bizkaie! 2006-12-13 01:00   Barriak

Datorren zapaturako, abenduak 16, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizinoa antolatu dabe Aiarako Kuadrillan. Bertan, parte-hartzaileek hamar orduko epea izango dabe euskera hutsean hiru minutuko bideo lan bat montetako, antolatzaileek aukeratutako eskualdeko hainbat ezaugarri islatuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kimuak 2006ko film labur bik lortu ditue Alcala de Henareseko sari nagusiak

Bizkaie! 2006-11-22 01:00   Barriak

Luiso Berdejo donostiarraren ‘For(r)est in the des(s)ert’ film laburrak lehenengo saria lortu dau Alcala de Henareseko Zinemaldian, eta bigarren saria David Gonzalez bilbotarraren ‘El relevo’ filmarentzat izan da.

‘Casualday’ filmaren grabazinoa Zizurkilen

Bizkaie! 2006-11-21 01:00   Barriak

Max Lemcke madrildarraren lehen film luzea grabetan dagoz egunotan Zizurkilen. Euren artean ondo konpondu gura daben enpresaburuen istorioa kontau eta konformismoa bizitzan aukera bat izan ete daitekeen pentsarazoten dau zuzendariak.

'Zikloak' lana nagusi Lekeitioko Bideo Bileran

Bizkaie! 2006-11-20 01:00   Barriak

Sormenezko arloan eta lan profesionalen sailean Logela multimedia taldeak aurkeztu eban Zikloak izeneko lanari emon deutse XXIX. Euskal Zine eta Bideo Bilerako sari nagusia. Epaimahaia unibersidadeko irakasle eta zinegile Begoña Vicariok, unibersidadeko irakasle eta ilustratzaile Arantza Lauzirikak, aktore eta gidoigile Jokin Oregik eta Koldo Anasagasti produktoreak osotu dabe.

Lekeitioko XXIX. Zine eta Bideo Bilerak 45 lan erakutsiko ditu

Bizkaie! 2006-11-14 01:00   Barriak

Danetara, 50 lan aurkeztu dira aurten, danak euskarri digitalean, DVD eta antzeko euskarrietan, inoiz baino gehiago eta pozarren dagoz antolatzaileak. Jaialdia atzo hasi zan eta zemendiaren 18an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zinebi 48, Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldia

Bizkaie! 2006-11-13 01:00   Barriak

Zemendiaren 27tik abenduaren 2ra

Zinebi 48, zemendiaren 27tik abenduaren 2ra egingo da aurten. Danetara, 2.615 pelikula aurkeztu dira eta horreen artetik, 42 herrialdetatik datozen 93 aukeratu ditu Hautaketa Batzordeak Nazinoarteko Lehiaketarako

Kimuak katalogoko hainbat film saritu ditue nazinoartean

Bizkaie! 2006-11-08 01:00   Barriak

‘Sarean’ filmak Mexikon, Guadalajarako Zinema Jaialdiko sari bat lortu dau; ‘For(r)est in the des(s)ert’ filmak Sitgeseko Zinema Jaialdiko Nazinoarteko Film Labur Onenaren Saria jaso dau eta ‘Cirugia’ filmari Notodofilmfesten sari berezia emon eutsen. Bestalde, ‘Midori’-k euskerazko film labur onenaren Berria saria jaso eban.

Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XI. Jaialdia Bilbon

Bizkaie! 2006-11-07 01:00   Barriak

Hainbat herrialdetako emakumezko zuzendarien 8 film luze eta beste horrenbeste labur eskainiko ditu Bilbon zemendiaren 11ra bitartean egingo dan jaialdiaren hamaikagarren edizinoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak martxan dagoz

Bizkaie! 2006-10-24 02:00   Barriak

Nontzeberri webguneak ‘Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa’ eta ‘Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa’ antolatu ditu Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzinoagaz. Biak martxan dagoz honezkero. Lehiaketak on-line izango dira eta lanik onenak datorren urteko FANT jaialdian egongo dira ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Elorrion ‘24 Ordu Digitalean’, film laburren lehiaketea

Bizkaie! 2006-10-10 02:00   Barriak

24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea edonori zuzendua dago, bereizketarik egin barik amateur eta profesionalen artean. Lehiaketearen ezaugarri nagusia ondokoa da: laburmetraiak 24 ordutan landu beharko dira.

Zinema gay, lesbiana, transexual eta bisexual britainiarraren ganeko zikloa Bilbon

Bizkaie! 2006-10-09 02:00   Barriak

Hegoak Euskal Herriko Gay, Lesbiana eta Transexualen Elkarteak zinema gay, lesbiana, transexual eta bisexual britainiarraren ganeko zikloa antolatu dau. Zikloa pasa dan barikuan, urriak6, hasi zan, ‘Another country’ filmagaz, eta danetara 8 film erakutsiko dira. Emonaldiak Hegoak alkartearen egoitza izango dira, Bilbon, barikuro, 20:00etatik aurrera. Sarrerea doban izango da.

Almodovarren ‘Volver’ Oscar sarietan izango da

Bizkaie! 2006-09-28 02:00   Barriak

Gaztela Mantxako zuzendari ezaguna barriro izango da Hollywoodeko Oscar sarietan Penelope Cruz, Carmen Maura edota Blanca Portillo aktoreakaz, aurten, sarien 79. edizinoan, ‘Volver’ filma izango baita Estadu Batuetan.

Euskal Zinemaren Eguna ospatuko dabe hainbat aretotan

Bizkaie! 2006-09-27 02:00   Barriak

Donostiako Zinemaldiaren berezko sailetan oso gitxitan izan ohi eban lekua topau guran hasi zan Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektorea Zinemaldiaren barruan Euskal Zinemaren Eguna antolatzen. Gaurko, hainbat ekitaldi antolatu ditue eta, Donostian legez, beste hainbat aretotan be ospatuko dabe eguna.

Luis Goia zinema produktorea hil da

Bizkaie! 2006-09-27 02:00   Barriak

Zuzendari eta produktorea buruan odol-isuria izan ostean hil da Donostian, 55 urte eukazala. Goiak Jaizkibel produkzino-etxean emon zituan zinemagintzako lehenengo pausuak eta 1985ean etorri zan bere lehenengo produktore lan garrantzitsua: 'Kalabaza tripontzia'. Ondoren, hainbat lan ezagun izenpetu zituan Goiak.

Nömadak Tx pelikula ikusteko sarrera guztiak amaitu dira

Bizkaie! 2006-09-22 02:00   Barriak

Nömadak TX pelikulearen estreinaldirako lau egun besterik ez dira falta eta salgai jarritako sarrera guztiak daborduko amaituta dagoz.