Veneziako Mostra, munduko zinema-jaialdirik zaharrena martxan

Bizkaie! 2007-08-30 02:00   Barriak

Aurten, ohorezko Urrezko Lehoi bi emongo ditu Mostrak, bata Tim Burton estadubatuarrari eta bestea Bernardo Bertolucci italiarrari. Gainera, Quentin Tarantinori atzera begirako bat eskainiko deutse.

Zortzi film laburrek osotuko dabe Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dan Kimuak 2007 katalogoa

Bizkaie! 2007-08-29 02:00   Barriak

Kimuak 2007 programara 43 film labur aurkeztu ditue aurten eta, aukeraketa prozesu gatx baten ostean, zortzi dira aukeratuak. Kontuak kontu, aukeratutako lanen artean komediak, animazinozko lanak, dramak edota westernak dagoz.

Hamasei izen barri Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean

Bizkaie! 2007-08-20 02:00   Barriak

Hamasei filmek osotuko dabe Zabaltegi-Zuzendari Barriak saila, 2007ko irailaren 20tik 29ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoan. Sail horrezaz ganera, Zabaltegi-Bereziak atalaren barruan, dokumental edota telebista arloko bederatzi lan batuko dira.

U2 taldearen grabazino-lanak jasoten dituan dokumentala kaleratuko dabe

Bizkaie! 2007-08-16 02:00   Barriak

Here is what is izenburupean, Toronto International Film Festivalen (Kanada) estreinauko dabe U2 taldearen azkenengo diskoan oinarritutako dokumentala irailaren 7an.

'SPrako tranbia' filma grabetan hasi dira Algortan

Bizkaie! 2007-08-14 02:00   Barriak

Aitzol Aramaio zuzendari ondarrutarrak zuzenduko dau Unai Elorriagaren liburuan eta gidoian oinarritutako filma. Hector Alterio, Daniel Bruhl eta Julieta Serrano aktoreak izango dira protagonistak.

Iciar Bollain eta Gracia Querejeta zuzendarien lanak lehiatuko dira Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2007-08-07 02:00   Barriak

‘Mataharis’ (Bollain) eta ‘Siete mesas de billar francés’ (Querejeta) filmak izango dira, beste batzuen artean, Sail Ofizialeko lehiaketan parte hartuko daben bi filmak.

Kimuak 2007 programea osotuko daben filmak aukeratu ditue

Bizkaie! 2007-08-06 02:00   Barriak

‘Columba Palumbus’, ‘Columba Palumbus’, ‘Hezurbeltzak’, ‘Limoncello’, ‘Las horas muertas’, ‘No es una buena idea’, ‘Taxi’ eta ‘Traumalogía’ dira filmak. Zortzi lanetatik, bi besterik ez ditue estreinau orain arte (‘Limoncello’ eta ‘Traumalogía’). Irailean, Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkeztuko dira ganerakoak.

Silverspace Animation Studios produkzino-etxe arabarreko film labur batek Animazinoaren Saria irabazi dau Las Vegasen

Bizkaie! 2007-07-12 02:00   Barriak

‘Perpetuum Mobile’ film laburrak lortu dauen bederatzigarren saria da hau, AEBtan eskuratzen dauen hirugarrena. Pelikulea 2006ko urrian estreinau eben Sitgeseko Jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'The Order Of The Phoenix', Harry Potterren azkena

Bizkaie! 2007-07-11 02:00   Barriak

Film barria, bosgarrena, gaur estreinauko da, J. K. Rowling idazleak asmautako abenturen zazpigarren eta azken liburua kaleratu baino egun batzuk lehenago, izan be, liburua garagarrilaren 21ean agertuko da.

Zinegile gazteen film laburrak Getxon, ‘Gaurik laburrena’ egitasmoan

Bizkaie! 2007-07-09 02:00   Barriak

Zinezaleek ‘Gaurik laburrena" film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe asteon Getxon. Algortako Biotz-Alai plazan zinegile gazteen hainbat film labur eskainiko dira. Gaur, garagarrilak 9, gaztelaniazko filmak emongo ditue, eta bihar, martitzena, euskerazkoak. Emonaldiak gaueko 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.

‘La Carta Esférica’ Imanol Uriberen film barria abuztuaren 31n estreinauko da

Bizkaie! 2007-07-06 02:00   Barriak

Imanol Uribe zinema zuzendari euskaldunaren film barria Arturo Pérez-Reverte idazlearen liburuan oinarrituta dago.

Julio Medemek abuztuan estreinauko dau ‘Caotica Ana’

Bizkaiea 2007-07-02 02:00   Barriak

Julio Medem zuzendari donostiarrak datorren abuztuaren 24an estreinauko dau Caotica Ana pelikulea, bere zazpigarren film luzea. Hamar ataletan dago banatuta pelikulea eta Madrilen, Kanariar Uharteetan, Parisen, Katalunian, New Yorken eta Arizonan filmau dau.

Dokumentalaren arloko zazpi euskal produkzino-etxe izango dira La Rochelleko Sunny Side of the Doc azokan

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Barriak

Azken bi urteotan La Rochellen egiten ari dan Sunny Side of the Doc azokea dokumentalaren alorreko nagusienetakoa da Europa mailan. Aurten, 90 enpresa parte hartzen ari dira, horreetatik zazpi Euskadikoak: Elixir Films, SL; Idem Produccion Audiovisual; Irusoin SA; Moztu Filmak; Silverspace Animation Studios; Sincro Produccion de Imagen, SA eta Sonora Estudios.

Woody Allen Bartzelonan hasiko da bere pelikula barria filmetan, garagarrilaren 9an

Bizkaie! 2007-06-22 02:00   Barriak

Filmaren argumentu eta gorabeheren ganeko informazinorik oraindino ez da emongo, baina aktore-zerrendan dagoz Scarlett Johansson, Javier Bardem, Rebecca Hall eta Penelope Cruz. Filmazinoa abuztuaren amaierara arte luzatuko da, Bartzelonako eta Asturiasko leku desbardinetan.

‘Nomadak Tx’ pelikuleak Film Musikal Onenaren saria irabazi dau Washingtonen

Bizkaie! 2007-06-22 02:00   Barriak

‘Nomadak Tx’ filmak Musikazko Dokumental Onenaren saria jaso dau Washington D.C. urian oraintsu egindako Discovery Channel telebista katearen Silverdocs Zinemaldian, AEBetako dokumentalaren alorreko izen handiko zinemaldian, hain zuzen.

Zinemaldiak Philippe Garrel zinemagile frantsesaren lana omenduko dau

Bizkaie! 2007-06-22 02:00   Barriak

Irailaren 20tik 29ra bitartean egingo dan Donostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldiak atzera begirako sail bat eskainiko deutso zinemagile frantsesaren lanari. Garrel Frantziako zinematografiaren zinemagilerik independenteenetakoa da, 'nouvelle vague' korrontearen ondorengo zuzena.

Eiken Klusterra ‘Basque Audiovisual’ markeagaz izango da Canneseko azokan

Bizkaie! 2007-06-12 02:00   Barriak

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak hilebete batzuk daroaz lanean ikus-entzunezkoen euskal sektoreak ‘Basque Audiovisual’ markeagaz parte hartzeko Ikus-entzunezkoaren Sektoreko MIPCOM 2007 nazinoarteko azokan. Ekitaldi hori urriaren 8tik 12ra bitartean egingo da, Cannesen.

V. Surfilm Festibal Donostian

Bizkaie! 2007-06-08 02:00   Barriak

Donostiako Surffilm Festibal jaialdian hogeita hamar pelikula emongo ditue datorren domekara (bagilak 10) bitartean. Aurten, gainera, liburu bat kaleratuko dabe, euskeraz eta gaztelaniaz: Way of the bird. Liburu horretako marrazki originalen eta argazkien erakusketa bat be antolatu dabe udal liburutegian.

New York Film Academy-k ikastaroak eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2007-06-05 02:00   Barriak

Zine-eskolea lehenengoz izango da Bilbon eta ‘Zine digitala’ eta ‘Antzezpena’ izeneko ikastaroak emoteko. Lau aste iraungo dituen ikastaro honeek Creativity Zentrum-egaz lortutako akordioari esker egingo dira Bilbon, garagarrilaren 2an hasita.

Amurrioko I. Zinema Astea, Cannes euskalduna

Bizkaie! 2007-05-17 02:00   Barriak

Maiatzaren 17tik 20ra, Euskal zuzendariek formato txikian (digitalean zein 35 milimetroan) egindako 15 film labur erakutsiko dira. Ganera, omenaldietarako tartea be izango da eta, aurten, Medina del Campoko Zinema Astearen 20. urteurrena hartuko da gogoan.