Zortzi film laburrek osotuko dabe Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dan Kimuak 2007 katalogoa
2007-08-29 02:00 BarriakKimuak 2007 programara 43 film labur aurkeztu ditue aurten eta, aukeraketa prozesu gatx baten ostean, zortzi dira aukeratuak. Kontuak kontu, aukeratutako lanen artean komediak, animazinozko lanak, dramak edota westernak dagoz.
Euskadiko Filmategiak kudeatzen dauen Kimuak 2007 programea hurrengo Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dabe, irailaren 22an, eta zortzi film laburrez egongo da osotuta.
Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak ohar baten bidez adierazo dauenez, Kimuak 2007 programara 43 film labur aurkeztu ditue aurten eta, aukeraketa prozesu gatx baten ostean, zortzi dira aukeratuak. Kontuak kontu, aukeratutako lanen artean komediak, animazinozko lanak, dramak edota westernak dagoz.
Aukeratutako lanen artean Koldo Almadoz-en 'Columba Palumbus', Víctor Iriarte durangarraren 'Decir adiós', Izibene Oñederra azkoitiarraren lehen lana, 'Hezurbeltzak una fosa común', edo Haritz Zubillagaren 'Las horas muertas' nabarmendu daitekez.
Era berean, aitagarria da 'Limoncello' film laburra, Jorge Dorado, Luis A. Berdejo eta Borja Kobeagaren ezohiko westerna, Almerian filmautakoa. Gainera, katalogora batutako film laburrak beste hainbat zinemalditara be eroango dituela jakinarazo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!