Hamasei izen barri Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean
2007-08-20 02:00 BarriakHamasei filmek osotuko dabe Zabaltegi-Zuzendari Barriak saila, 2007ko irailaren 20tik 29ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoan. Sail horrezaz ganera, Zabaltegi-Bereziak atalaren barruan, dokumental edota telebista arloko bederatzi lan batuko dira.
Hamasei filmek osotuko dabe
Zabaltegi-Zuzendari Barriak saila, 2007ko irailaren 20tik 29ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoan.Sail horrezaz ganera, Zabaltegi-Bereziak atalaren barruan, dokumental edota telebista arloko bederatzi lan batuko dira.
Lehen edo bigarren saria lortzen daben film luzeek 90.000 euroko Altadis-Zuzendari Barriak saria lortzeko aukerea izango dabe. Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartzen dabe errealizadore barrien lanak be lehiaketa horretan sartuko dira.
Sail horregaz talentu barriak ezagutarazo gura ditue. Bertan, mundu osoko zuzendariek parte hartuko dabe eta filmetan kontetan diran istorioak oso desbardinak izango dira euren artean. Ikusgai egongo diran filmen izenburuak honakoak dira: ‘10+4 (Dah be alaveh chahar)’, ‘Die Anruferin (Telefonozaina)’, ‘The bird can't fly’, ‘The blue hour (Ordu urdina)’, ‘Brick lane’, ‘Casual day’, ‘Cosmos’, ‘Darling’, ‘Ekko/Echo’, ‘Les fourmis rouges’, ‘Gidam (Epitaph)’, ‘L'homme qui marche (Gizona oinez)’, ‘Soul Carriage (Helmugadun arima)’, ‘Tnuah meguna (Foul gesture)’, ‘La torre de suso’ eta ‘Where God left his shoes’. Bestalde, herrialde askotako lanak ikusteko denporea be izango da aurtengo Donostiako Zinemaldian. Besteak beste, Iran, Alemania, Hegoafrika, Herbehereak, Irlanda, AEB, Britainia Handia, Espainia, Suedia, Danimarka, Luxenburgo, Belgika, Frantzia, Korea, Txina edota Israel.
Zabaltegi-Bereziak dokumentalen arloan
Zabaltegi-Bereziak atalean dokumentalak eta telebista-lanak izango dira nagusi, bederatzi danetara. Atal honetan honako lanak ikusiko dira: ‘Brando’, ‘Calle Santa Fé-Rue Santa Fé’, ‘Forestillinger’, ‘Lucio’, ‘Lynch’, ‘Madres’, ‘The princess of Nebraska’, ‘Querida Bamako’ eta ‘Young Yakuza’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!