Kimuak 2007 programea osotuko daben filmak aukeratu ditue

Bizkaie! 2007-08-06 02:00   Barriak

‘Columba Palumbus’, ‘Columba Palumbus’, ‘Hezurbeltzak’, ‘Limoncello’, ‘Las horas muertas’, ‘No es una buena idea’, ‘Taxi’ eta ‘Traumalogía’ dira filmak. Zortzi lanetatik, bi besterik ez ditue estreinau orain arte (‘Limoncello’ eta ‘Traumalogía’). Irailean, Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkeztuko dira ganerakoak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen dauen Kimuak 2007 programara 43 lan aurkeztu ditue aurten. Horreetatik, zortzi aukeratu ditue katalogoan sartzeko: ‘Columba Palumbus’, Koldo Almandoz donostiarrak zuzendu eta MK Filmak etxeak produzidutakoa; ‘Decir adiós’, Victor Iriarte durangarrak zuzendu eta VIO PC etxeak produzidutakoa; ‘Hezurbeltzak’, Izibene Oñederra azkoitiarrak zuzendu eta Tartean etxeak aurkeztutakoa; ‘Limoncello’, Jorge Doradok, Luis A. Berdejo eta Borja Cobeaga donostiarrek zuzendu eta Koldo Zuazua donostiarrak produzidutakoa; ‘Las horas muertas’, Haritz Zubillaga bilbotarrak zuzendu eta Basque Films etxeak produzidutakoa; ‘No es una buena idea’, Ugo Sanz donostiarrak zuzendu eta Ciudadano Frame etxeak produzidutakoa; ‘Taxi’, Telmo Esnal gipuzkoarrak zuzendu eta Asier Altunak produzidutakoa; eta ‘Traumalogía’, Daniel Sanchez Arevalok zuzendu eta Koldo Zuazuak produzidutakoa.

Epaimahaia honako honeek osotu dabe: Peio Aldazabal (Euskadiko Filmategia); Txabi Basterretxea (Euskadiko ikus-entzunezkoen ordezkari independentea); Juan Miguel Gutierrez (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko ordezkaria); Lucia Olaziregi (Donostiako Zinemaldiko hautaketa batzordea); eta Jose Luis Rebordinos (Donostia Kulturako Zinema Unidadeko zuzendaria). Idazkari lanak Txema Muñozek egin ditu (Kimuak programako kudeaketa arduraduna). Kide danak bat etorri dira aurkeztutako lanen kalidadea, batez beste, aurreko urteetako lanen ondoan nabarmen hobetu dala adierazteko orduan. Horregaitik, zortzi film sartu ditue katalogoan eta ez zazpi, aurreko edizinoetan legez.

Zortzi lanetatik, bi besterik ez ditue estreinau orain arte (‘Limoncello’ eta ‘Traumalogía’). Irailean, Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkeztuko dira ganerakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu