V. Surfilm Festibal Donostian
2007-06-08 02:00 BarriakDonostiako Surffilm Festibal jaialdian hogeita hamar pelikula emongo ditue datorren domekara (bagilak 10) bitartean. Aurten, gainera, liburu bat kaleratuko dabe, euskeraz eta gaztelaniaz: Way of the bird. Liburu horretako marrazki originalen eta argazkien erakusketa bat be antolatu dabe udal liburutegian.
Donostiako Surffilm Festibal jaialdian hogeita hamar pelikula emongo ditue datorren domekara (bagilak 10) bitartean. Aurten, gainera, liburu bat kaleratuko dabe, euskeraz eta gaztelaniaz: Way of the bird. Liburu horretako marrazki originalen eta argazkien erakusketa bat be antolatu dabe udal liburutegian.
Pelikulak Antzoki Zaharrean emongo ditue, horreen artean, One California Day film iparramerikarraren mundu mailako estreinaldia azpimarratu behar da. Kostako hainbat lekutan surfa zelan bizi dan erakusten dau. Bestalde, mundu osoko lau film emongo ditue: La Marea (Gijongo Nazinoarteko Zinemaldia irabazi dau), Three Foot Charlie, Hot Buttered Soul (Europan lehen aldiz ikusi ahal izango da) eta Invasión from planet C.
Era berean, Gure North Shore tv eta Linburlesque, joan dan neguan euskal kostan izan ziran olatu sinistezinak erakusten dituen filmak pantailaratuko ditue. Linburlesque lanak, gainera, esklusiban erakusten ditu ‘Igeldoko olatu erraldoiaren’ irudiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!