'SPrako tranbia' filma grabetan hasi dira Algortan

Bizkaie! 2007-08-14 02:00   Barriak

Aitzol Aramaio zuzendari ondarrutarrak zuzenduko dau Unai Elorriagaren liburuan eta gidoian oinarritutako filma. Hector Alterio, Daniel Bruhl eta Julieta Serrano aktoreak izango dira protagonistak.

Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburua zinemara eroango dau Aitzol Aramaio zuzendari ondarrutarrak. Aste honetan hasi da filma grabetan Algortan eta bost astez luzatuko da grabazinoa. Algortaz gain, Gorliz eta Bilbo inguruan be lan egingo dabe.

Filmaren gidoia Elorriagak idatzi dau, Michel Gaztanbidegaz batera. Gaztanbidek Julio Medemen Vacas pelikulan lan egin eban.

Hector Alterio, Daniel Bruhl eta Julieta Serrano dira filmaren protagonistak. Ramon Barea, Marian Aguilera, Barbara Goenaga, Mikel Alabisu, Iñake Irastorza, Mikel Laskurain eta Klara Badiola aktoreek be lan egindo dabe.

Aitzol Aramaioren lehenengo film luzea izango da hau. Aurretik Terminal film laburra egin eban, nazinoarteko jaialdietan hogei sari baino gehiago irabazitako lana. Unai Elorriagaren nobeleak Espainiako Literatura Saria lortu eban 2002an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu