U2 taldearen grabazino-lanak jasoten dituan dokumentala kaleratuko dabe

Bizkaie! 2007-08-16 02:00   Barriak

Here is what is izenburupean, Toronto International Film Festivalen (Kanada) estreinauko dabe U2 taldearen azkenengo diskoan oinarritutako dokumentala irailaren 7an.

Here is what is da U2 taldearen inguruko dokumental barriaren izena. Bertan, Bono, The Edge eta beste taldekideek grabautako azken diskoaren grabazino prozesuaren nondik norakoak erakutsiko ikusi ahal izango dira. U2 taldeaz gan, besteak beste Willie Nelson, Sinead O'Connor eta Brian Eno artistak be agertuko dira dokumentalean.

Daniel Lanois da pelikulako produktorea eta zuzendarietako bat. U2ren konfiantzazko lagunetako bat da eta aurretik taldearen disko batzuk be produzidu ditu, tartean The unforgettable fire, The Joshua tree eta How to dismantle an atomic bomb.

Irailaren 7an, Toronto International Film Festivalen (Kanada) estreinauko dabe Here is what is. Bitartean, Irlandako taldeak bere hurrengo diskoa grabetan segiduko dau. Daniel Lanois bera eta Brian Eno dira datorren urtean kaleratuko dan bildumea produziduteko ardurea hartu dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu