Woody Allen Bartzelonan hasiko da bere pelikula barria filmetan, garagarrilaren 9an

Bizkaie! 2007-06-22 02:00   Barriak

Filmaren argumentu eta gorabeheren ganeko informazinorik oraindino ez da emongo, baina aktore-zerrendan dagoz Scarlett Johansson, Javier Bardem, Rebecca Hall eta Penelope Cruz. Filmazinoa abuztuaren amaierara arte luzatuko da, Bartzelonako eta Asturiasko leku desbardinetan.

Woody Allen zinemagile estadubatuarrak Bartzelonan hasiko dau, garagarrilaren 9an, oraindino izenbururik ez dauen bere pelikula barriaren filmazinoa, Mediapro produkzino-etxeak jakinarazo dauenez. Allenek Bartzelonan bertan eta Asturiasen filmauko dau pelikula barria.

Filmaren argumentu eta gorabeheren ganeko informazinorik oraindino ez da emongo, baina aktore-zerrendan dagoz Scarlett Johansson, Javier Bardem, Rebecca Hall eta Penelope Cruz. Filmazinoa abuztuaren amaierara arte luzatuko da, Bartzelonako eta Asturiasko leku desbardinetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu