Amurrioko I. Zinema Astea, Cannes euskalduna

Bizkaie! 2007-05-17 02:00   Barriak

Maiatzaren 17tik 20ra, Euskal zuzendariek formato txikian (digitalean zein 35 milimetroan) egindako 15 film labur erakutsiko dira. Ganera, omenaldietarako tartea be izango da eta, aurten, Medina del Campoko Zinema Astearen 20. urteurrena hartuko da gogoan.

Frantziako Cannes urira joateko asti barik bazabize, Amurrioko I. Zinema Asteaz gozetako aukerea izango dozue maiatzaren 17tik 20ra bitartean.

Sail ofizialean, Euskal zuzendariek formato txikian (digitalean zein 35 milimetroan) egindako 15 film labur erakutsiko dira zapatuan, maiatzak 19. Iluntzean, sari-banaketea egingo da. Zuzendari euskaldun onenari 1.000 euro eta garaikurra jagokoz; aktore onenari 500 euro (gizonezkoen eta emakumezkoen atala izango da, hau da, gizonezko aktore onenari 500 euro eta emakumezko onenari beste 500 euro jagokoz); eta euskeraz egindako film labur onenari 1.000 euro. Publikoak, bestalde, ‘Gaztea’ saria emongo detso film labur onenari (500 euro).

Omenaldietarako tartea be izango da. Aurten, Medina del Campoko Zinema Astearen 20. urteurrena hartuko da gogoan Amurrion eta, urtemugea ospatzeko, bertan erakutsitako lan interesgarrienak eta azken urteotan saritutakoak izango dira ikusgai. Bestalde, NEFF´07 jaialdian ikusi ziran filmakaz barriro gozetako aukerea eskainiko dau Amurrioko Zinema Asteak Arabako Foru Aldundiagaz berbatutako akordioari esker. Ekitaldi horreek biak maiatzaren 20an, domekea, izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu