Veneziako Mostra, munduko zinema-jaialdirik zaharrena martxan

Bizkaie! 2007-08-30 02:00   Barriak

Aurten, ohorezko Urrezko Lehoi bi emongo ditu Mostrak, bata Tim Burton estadubatuarrari eta bestea Bernardo Bertolucci italiarrari. Gainera, Quentin Tarantinori atzera begirako bat eskainiko deutse.

Veneziako zinema-jaialdiak bere 64. edizioa ospatuko dau aurten, abuztuaren 29tik irailaren 8ra bitartean. Aitagarria, sail ofizialean lehiatuko diran 22 pelikulak aurretik estreinau bakoak dirala.

Film luzeentzako hiru sail ofizialek (Lehiaketa, Lehiaketatik kanpokoa eta Orizzonti) 57 lan eskainiko ditue, horreetako 51 mundu mailako estrenoak izango dira. ‘Expiación’ sail ofizialaren barruan parte hartuko dauen pelikuleak emon deutso hasierea Mostrari. Joe Wrightek zuzendu eta Keira Knigtleyk protagonizautako filma da. Urrezko Lehoia irabazteko lehian diran lanen artean, ‘Sleuth’ (Kenneth Branagh), ‘Redacted’ (Brian De Palma) eta ‘It's a free world’ (Ken Loach) filmak dagoz.

George Clooney, Brad Pitt, Michael Caine, Quentin Tarantino, Adrien Brody, Jude Law, Richard Gere, Tommy Lee Jones, Owen Wilson, Bill Murray, Sidney Pollack, Charlize Theron, Susan Sarandon, Cate Blanchett, Julianne Moore, Brian de Palma eta Woody Allen (sail ofizialean parte hartuko dau Cassandra's Dream filmagaz) dira aurtengo jaialdira joango diran izarretako batzuk.

Aurten, ohorezko Urrezko Lehoi bi emongo ditu Mostrak, bata Tim Burton estadubatuarrari eta bestea Bernardo Bertolucci italiarrari. Gainera, Quentin Tarantinori atzera begirako bat eskainiko deutse.

Uda eta udagoieneko jaialdietako lehenengoa da Mostra, ondoren Toronto eta Donostiako Zinemaldiak etorriko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu