Maiatzaren 27ra bitartean, Cannes zinearen uriburua izango da

Bizkaie! 2007-05-16 02:00   Barriak

Coen anaiak, Tarantino, Kusturica eta Schnabel izango dira, besteak beste, Canneseko Sail Ofizialean lehiatuko diran zuzendarietako batzuk. Aurten 60. urteurrena ospatuko dau zinemaldiak eta maiatzaren 16tik 27ra bitartean izango da.

Euskalsex, sexua euskeraz

Bizkaie! 2007-05-14 02:00   Barriak

Euskadiko Nazinoarteko I. Areto Erotikoak euskerara bikoiztutako lehen film pornoa aurkeztuko dau. Lehen edizino honek Cicciolina aktorea ekarriko dau Bizkaiko uriburura garagarrilaren 20tik 22ra.

Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketen sarituak jakinarazo ditue

Bizkaie! 2007-05-11 02:00   Barriak

Nontzeberri euskerazko kultura atariak Bilboko Zine Fantastikoaren (FANT) Jaialdiaren laguntzinoagaz antolatutako ‘Nontzeflash IV. Animazinozko Film Laburren Jaialdia’ eta ‘Nontzefilm III. Fikzinozko Film Laburren Jaialdia’ lehiaketen irabazleei maiatzaren 12an emongo jakez sariak, Nontzeberri Gaua dalakoan, Bilboko Capitol zine-aretoetan gaueko 20:00etatik aurrera.

Freddie Mercuryren bizitzea pantaila handira

Bizkaie! 2007-05-09 02:00   Barriak

Sacha Baron Cohen aktore britainiarrak Freddie Mercury Queen taldeko abeslari ohia interpretauko dau. Antza denez, artista polifazetikoa Mercuryren papela egiteko casting batera aurkeztu zan, eta Hollywoodeko izarren artean aukeratu egin eben; tartean, Johnny Depp bera be egon ei zan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fant´07, zinema fantastikoaren onena Bilbon

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Barriak

Areto komertzialetan sartzeko traba gehiago izaten dituen zine fantastikoa bere zentzurik zabalenean hartuta, aurreko ekitaldietan legez, FANT Fantasiazko Zinemaren Bilboko XIII. Erakustaldia martxan dago, maiatzaren 13ra bitartean.

Edward Norton aktore estadubatuarra izango da ‘Hulk’

Bizkaie! 2007-04-16 02:00   Barriak

Zurrumurruek David Duchovny (Espediente X) edo Jason Stathman (Transporter) aitatu arren, ‘American History X’ filmeko aktore nagusiak interpretauko dau azkenean ‘Hulk’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nömadak Tx filmak arrakasta handia lortu dau Guadalajarako (Mexiko) eta Belfasteko jaialdietan

Bizkaie! 2007-04-10 02:00   Barriak

Gasteizko Zinemastean publikoaren gustukoena, euskal produkzino lan guztien artean izendatua izan eta gero, Nömadak Tx filmak arrakasta itzela lortu dau gure mugetatik kanpo be.

'Princess' film daniarrak irabazi dau Anima Basauri

Bizkaie! 2007-04-02 02:00   Barriak

‘Princess’ Anders Morgenthaler zuzendari daniarraren pelikulea izan da Anima Basauri jaialdiaren 3. edizinoko irabazle nagusia, martiaren 23an hasi eta pasa dan barikuan amaitu zan zinemaldian lehen saria eskuratu dau eta.

Tarantino eta Rodriguezen ‘Grindhouse’ bitan banatuta estreinauko da Euskal Herrian

Bizkaie! 2007-04-02 02:00   Barriak

Quentin Tarantino eta Robert Rodriguez zinemagileek osoturiko bikoteak eginiko ‘Grindhouse’ filma banaturiko bi pelikula bezela estreinauko da Euskal Herriko zinema-aretoetan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal filmak New Yorken

Saioa Torre Gereketa 2007-03-23 01:00   Barriak

Basque Film and Media Arts Festival, martiaren 28tik 30era

Martiaren 28tik 30era bitartean, New Yorkeko ‘Tribeca Cinemas’ Robert de Niro aktorearen zinema-areto ezagunetan euskal filmak ikusteko aukerea izango da Basque Film and Media Arts Festival ekimenaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketen irabazleak maiatzaren 12an jakinarazoko ditue

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak

Nontzefilm lehiaketara 155 lan aurkeztu dira eta horreetatik 50 Euskal Herrikoak izan dira. Nontzeflash lehiaketan, barriz, 154 film jaso ditue antolatzaileek; horreetatik 6 Euskal Herrikoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ikus-entzunezko II. Jardunaldiak Erandion

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak Martiaren 7tik 9ra bitartean

Ikasleei, irakasleei eta, oro har, interesa daukan edonori ikus-entzunezko mundua hurreratzea da martiaren 7tik 9ra bitartean egingo diran jardunaldien helburu nagusia.

Zuzendari eta aktore protagonistek ‘Eutsi!’ filma aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2007-02-28 01:00   Barriak

Filmaren protagonistak Asier Hormaza, Anjel Alkain, Oihana Maritoren eta Nagore Aranburu dira. Gidoia Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dau, Alberto Gorritiberea zuzendariaren laguntzinoagaz.

Martin Scorsese nagusi Oscar sarietan

Bizkaie! 2007-02-26 01:00   Barriak

Borja Cobeaga zuzendari donostiarrak ez dau film labur onenaren saria jaso.

Emakumezko aktore onenaren saria Helen Mirrer The Queen filmeko protagonisteari emon deutse eta Forest Whitakerri, bestalde, gizonezko aktore onenarena, The Last King of Scotland filman egindako lanagaitik.

'Volver' filmak jaso ditu Goya sari nagusiak

Bizkaie! 2007-01-29 01:00   Barriak

Guillermo del Toro zuzendariaren El laberinto del Fauno filmak lortu zituan sari gehien: zazpi. Halanda be, Pedro Almodovarren Volver filmak eroan ditu sari nagusiak.

Zinebiklubeko film onenak ikusgai

Bizkaie! 2007-01-24 01:00   Barriak

Urtarrilaren 25etik martiaren 29ra, Abandoko udaltegian, Barrainkua kalean, neguko Zinebiklub film laburren programazinoa eskainiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Penelope Cruz Oscarretan aktore onenaren saria jasoteko izentau dabe

Bizkaie! 2007-01-23 01:00   Barriak

Pedro Almodovarren Volver filma ingelesa ez dan beste hizkuntza batean egindako film onenaren sariketatik kanpo geratu da.

Dima Rockmaster 2006 dokumentala lehenengoz ikusgai Igorren

Bizkaiea 2007-01-18 01:00   Barriak

Mundu mailako lau eskalatzaile ezagunen lanak ditu ardatz: Patxi Usobiaga euskalduna, Dani Andrada espainiarra, David Lama austiarra eta Tomas Mrazek txekiarra. Lau protagonistek eskaladaren alderik gizatiarrena erakusten deuskue, lehiaketearen eta ikuskizunaren izkutuko kontuak tarteko. Euren motibazinoa, bizimodua eta enparauak azalduko deuskuez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arkaitz Basterraren ‘Agian-maybe’ zine aretoetan ikusgai urtarrilaren 26tik aurrera

Bizkaie! 2007-01-17 01:00   Barriak

‘Agian-maybe’ dokumentala 2006ko Donostiako Zinemaldiaren Zabaltegi-Bereziak sailaren barruan estreinau zan. Filmaren protagonistak Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde euskal artistak dira.

‘Eramos pocos’, Oscarraren bila doan Borja Cobeagaren film laburra interneten ikusgai

Bizkaie! 2007-01-15 01:00   Barriak

‘Eramos pocos’ Borja Cobeaga euskal zuzendariaren film laburra Oscar sari bat irabazteko lehian dago, Hollywoodeko Zinema Akademiak aukeratuta. Hamar lan aukeratu dabez daborduko eta bostek izango dabe azkenik saria eskuratzeko aukerea. Cobeagaren lana Youtube webgune ezagunean dago ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)