'Princess' film daniarrak irabazi dau Anima Basauri

Bizkaie! 2007-04-02 02:00   Barriak

‘Princess’ Anders Morgenthaler zuzendari daniarraren pelikulea izan da Anima Basauri jaialdiaren 3. edizinoko irabazle nagusia, martiaren 23an hasi eta pasa dan barikuan amaitu zan zinemaldian lehen saria eskuratu dau eta.

‘Princess’ Anders Morgenthaler zuzendari daniarraren pelikulea izan da Anima Basauri jaialdiaren 3. edizinoko irabazle nagusia, martiaren 23an hasi eta pasa dan barikuan amaitu zan zinemaldian lehen saria eskuratu dau eta.

Beste alde batetik, DVD formatuko film labur onena ‘Las gafas equivocadas’ Alberto Rodriguezen lana izan da, eta 35 mm-ko onena, barriz, ‘Delivery’ Till Nowaken filma.

Danimarkako pelikuleak 6.000 euro jaso ditu. August, 32 urteko abadea, etxera bueltauko da misinoetan hainbat urte pasau eta gero. Itzulerearen arrazoia arrebearen heriotzea da. Christina pornoaren izarra bilakatu zan ‘Princess’ pelikuleari esker, baina gero gainbehera osoan jausi zan eta azkenean drogek hil eben. Mia, haren alabea, 5 urteko neskatoa, prostituta bategaz geratuko da biziten. Augustek Mia beragaz eroan eta zaindu nahi izango dau.

DVD formatuko film laburren atalari jagokonez, Alberto Rodríguez zinemagile galiziarrak irabazi dau lehen saria (600 euro) Las gafas equivocadas-i esker. Senar-emazte nagusi baten ohiko bizitzearen harmonia istripu batek aldatuko dau.

Bestalde, 35 mm-ko film laburren atalean, Till Nowak alemaniarra izan da irabazlea Delivery lanari esker. 1.000 euro eskuratu dituan lan hau jaialdian aurkeztutako 75 filmakaz lehiatu da. Ingurumena hobetzeko boterea jaso dauen agure baten istorioa kontetan dau Nowaken obreak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu