Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketen irabazleak maiatzaren 12an jakinarazoko ditue

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak

Nontzefilm lehiaketara 155 lan aurkeztu dira eta horreetatik 50 Euskal Herrikoak izan dira. Nontzeflash lehiaketan, barriz, 154 film jaso ditue antolatzaileek; horreetatik 6 Euskal Herrikoak.

Nontzeberri kultura webguneak, Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzinoagaz, ‘Nontzeflash IV. Animazino Lehiaketea’ eta ‘Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketea’ antolatu ditu eta, honezkero, lanak aurkezteko epea amaituta dago, zezeilaren 21ean.

Lehiaketak on-line izan dira www.nontzeflash.com eta www.nontzefilm.com guneetan eta lanak FANTen pantailaratuko dira, maiatzaren 12an.

Nontzefilm lehiaketara 155 lan aurkeztu dira eta horreetatik 50 Euskal Herrikoak izan dira. Euskal Herritik jasotakoen artean, 15 euskerazkoak izan dira. Filmak Espainiatik, Txiletik, Argentinatik, Kubatik, Perutik, Kataluniatik, Kolonbiatik, Mexikotik, Txinatik, Bolibiatik, Italiatik eta Brasildik heldu dira.

Nontzeflash lehiaketan 154 film jaso ditue antolatzaileek. Lanak 35 herri honeetatik ailegau dira: Euskal Herria, Espainia, Bosnia-Herzegobina, Txile, Mexiko, Kolonbia, Venezuela, Uzbekistan, Italia, Hego Korea, Argentina, Indonesia, Peru, Australia, Austria, Erresuma Batua, Serbia, Israel, Katalunia, Taiwan, Alemania, Belgika, Turkia, Lituania, Herbehereak, Guatemala, Errusia, India, Kanada, AEBak, Filipinak, Kroazia, Uruguai, Frantzia, Singapur. Euskal Herritik 6 lan ailegau dira.

Aurten, antolatzaileek Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleen parte hartzea nabarmendu gura izan dabe: ‘EHUk Unibersidadeko lanik onena saritzeaz ganera, ikasleek iraupen laburreko lanak sortzen parte hartu dabe’.

Era berean, azpimarratu gura dabe Nontzefilm lehiaketan inoiz baino film gehiago jaso dirala Euskal Herritik.

Lehiaketen irabazleak maiatzaren 12an jakinarazoko dira, FANT 2007ren barruan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu