Tarantino eta Rodriguezen ‘Grindhouse’ bitan banatuta estreinauko da Euskal Herrian
2007-04-02 02:00 BarriakQuentin Tarantino eta Robert Rodriguez zinemagileek osoturiko bikoteak eginiko ‘Grindhouse’ filma banaturiko bi pelikula bezela estreinauko da Euskal Herriko zinema-aretoetan.
Quentin Tarantino eta Robert Rodriguez zinemagileek osoturiko bikoteak eginiko ‘Grindhouse’ filma banaturiko bi pelikula bezela estreinauko da Euskal Herriko zinema-aretoetan.
Jatorrizko bertsioa bariku honetan estreinauko da AEBtan, bi zatitan banaturiko bildurrezko pelikula bat bezela, bat Tarantinok zuzendua eta bestea Rodriguezek gidatua. Bakotxzak ordubete inguruko iraupena dauka.
Bi zatiak bildurrezko filmeen aurrerakin faltsuakaz banaturik dagoz. Aurrerakin horreek bildurrezko generoaren zinemagile ezagunek filmatuak izan dira, besteal beste, Eli Roth (‘Hostel’), Rob Zombie (‘House of 1000 corpses’) edota Edgar Wright (‘Zombies Party’).
Tarantinoren eta Rodriguezen pelikula zatitu egingo dala filmaren produkzino etxeak jakinarazo dau. ‘Gridnhouse' bi pelikulatan estreinauko da azkenean, 'Death Proof' eta 'Planet Terror' izenburupean.
Danadala, filmaren zatiketea ez dala bakarrik Euskal Herrian izango argitu dau, ‘Grindhouse’ den moduan herrialde anglofonoetan bakarrik estreinauko dalako, hau da, AEBtan, Ingalaterran eta Australian. Munduko ganerako tokietan banaturik estreinauko da filma, Tarantinoren zatiagaz hasita.
Esangura horretan, bagilaren 1ean etorriko da Taratinoren ‘Death Proof’ eta abuztuaren 17an, barriz, Rodriguezen ‘Planet Zombie’. Bertsio amerikarrean sartzen diran aurrerakin faltsuak bi pelikulen artean banatuko dira.
Zatiketa honen abantaila nagusia da euskal zinema-aretoetan bi istorioetako bertsino luzatuak ikusi ahal izango dirala, bertsino anglosaxoian zentsurautako eszena gogor eta odoltsuenak sartuko baitira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!