Zuzendari eta aktore protagonistek ‘Eutsi!’ filma aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean
2007-02-28 01:00 BarriakFilmaren protagonistak Asier Hormaza, Anjel Alkain, Oihana Maritoren eta Nagore Aranburu dira. Gidoia Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dau, Alberto Gorritiberea zuzendariaren laguntzinoagaz.
Martiaren 9an estreinauko dan arren, ‘Eutsi!’ filmaren zuzendari eta aktore protagonistek berbaldia eskainiko dabe gaur, martiak 1, 12:00etan Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioako campuseko Liburutegi Nagusian, Bizkaiko campuseko Kultur Gestinoak eta Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeak antolatutako ekimenean. Sarrerea doban izango da.
EHUko iturrien arabera, berbaldian egongo dira Alberto Gorritiberea pelikulea zuzendu dauena eta Anjel Alkain eta Asier Hormaza aktore protagonistak; ganera, filmaren irudiak be erakutsiko dira. Alberto Gorritiberearen lehenengo film luze hau martiaren 9an estreinauko da euskeraz gaztelaniazko azpitituluakaz.
‘Eutsi!’ komedia dramatikoak Kepa eta Martinen istorioa kontetan dau. Haurtzaroko lagunak dira eta txirrindularitzea oso gustuko dabe. Hogeita hamar urtetik gorakoak dira honezkero eta lanean egoera gatxa bizi dabe, bi urte daroez eta greban. Egoera horri aurre egiteko, Frantziako Tourrean protesta ekintza bat egitea bururatuko jake. Hori guztia egiten Zuriñe izeneko kazetari gazte batek lagunduko deutse. Neskearen presentziak mueta guztietako sentimentu kontrajarriak sortuko deutsez.
Filmaren protagonistak aitatutako Asier Hormaza eta Anjel Alkain, eta Oihana Maritoren eta Nagore Aranburu dira. Gidoia Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dau, Alberto Gorritiberea zuzendariaren laguntzinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!