Ikus-entzunezko II. Jardunaldiak Erandion

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak
Martiaren 7tik 9ra bitartean

Ikasleei, irakasleei eta, oro har, interesa daukan edonori ikus-entzunezko mundua hurreratzea da martiaren 7tik 9ra bitartean egingo diran jardunaldien helburu nagusia.

Erandioko Ategorri Institutuko Komunikazino, Irudi eta Soinu sailak Ikus-entzunezko II. Jardunaldiak antolatu ditu martiaren 7, 8 eta 9rako. Arlo horretan dabizan hainbat aditu konbidau dabez euren esperientziak azaldu eta lanak erakusteko.

Ikasleei, irakasleei eta, oro har, interesa daukan edonori ikus-entzunezko mundua hurreratzea da jardunaldien helburu nagusia, antolakuntzako iturrien esanetan. Horretarako, ‘parte-hartzea bultzatzea ezinbestekoa da’.

Berbaldiak goizeko 9:30ean hasi eta 13:30ak aldera amaituko dira. Ganera, azken egunean ‘The Konser Bass’ taldeak kontzertua emongo dau.

Martiaren 7an, programazino eta soinu-softwaren diseinuaz egingo dau berba Enrike Hurtadok eta Bego Vicario EHUko irakasleak animazinoa izango dau berbagai.

Hurrengo egunean, martiak 8, arte eszenikoen teknikarien alkartea izango da protagonistetariko bat; ganera, Laudioko Canciller Ayala Gregorio Marañon Institutuko ikasleek karakterizazino erakusketea egingo dabe eta Ander Garaizabalek ‘Logela multimedia’ berbaldia emongo dau.

Amaitzeko, martiaren 9an, Bartzelonako Parabola taldeak ikuskizun handien zuzendaritza teknikoaz eta artistikoaz egingo dau berba eta, jardunaldiakaz amaitzeko, The Konser Bass taldeak kontzertua emongo dau ordubatean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu