Euskalsex, sexua euskeraz
2007-05-14 02:00 BarriakEuskadiko Nazinoarteko I. Areto Erotikoak euskerara bikoiztutako lehen film pornoa aurkeztuko dau. Lehen edizino honek Cicciolina aktorea ekarriko dau Bizkaiko uriburura garagarrilaren 20tik 22ra.
Euskadiko Nazinoarteko I. Areto Erotikoak euskerara bikoiztutako lehen film pornoa aurkeztuko dau. Lehen edizino honek Cicciolina aktorea ekarriko dau Bizkaiko uriburura.
2007ko garagarrilaren 20tik 22ra Bilboko La Casilla Kirol Pabiloian Euskalsex antolatuko da. Ekimenaren helburuak Euskadiko industria porno-erotikoan, produktuetan zein adierazpen artistikoetan euskerearen erabilerea eta sustapena bultzatzea, artistak alkar ezagutzea eta kontsumoa ‘herritartzea’ dira.
Carlos Resa Euskalsex ekimeneko zuzendariak iragarri dauenez, lehen edizino honek ‘ohorezko konbidadu bat izango dau, aktore ospetsua eta sasoi batean Italiako diputadua izan zana: Cicciolina’. Horrezaz ganera, nazinoarteko eta estaduko 40 zinema porno-erotikoko aktoreak izango dira La Casillan. Era berean, hainbat stand izango dira, tematika honen zaleek mundu barri bat ezagutu daien.
Euskalsexek eztabaidak, liburu aurkezpenak, film emonaldiak, kontzertuak, sex-shopetako jostailuak eta argazki erakusketak eskainiko ditu, besteak beste.
Resak adierazo dauenez, ‘gure filosofia zine industria porno-erotikoari laguntzea da, bere ezaugarri eta lengoaia guztiak kontuan hartuta’. Asmo horri jarraituta, Euskalsexek euskerara bikoiztutako lehenengo X filma aurkeztuko dau. ‘Gure hizkuntzeak bete barik eukan diziplinea, Euskalsexi esker gauzatu ahal izango da’, Resaren esanetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!