Fant´07, zinema fantastikoaren onena Bilbon

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Barriak

Areto komertzialetan sartzeko traba gehiago izaten dituen zine fantastikoa bere zentzurik zabalenean hartuta, aurreko ekitaldietan legez, FANT Fantasiazko Zinemaren Bilboko XIII. Erakustaldia martxan dago, maiatzaren 13ra bitartean.

Areto komertzialetan sartzeko traba gehiago izaten dituen zine fantastikoa bere zentzurik zabalenean hartuta, aurreko ekitaldietan legez, FANT Fantasiazko Zinemaren Bilboko XIII. Erakustaldia martxan dago, maiatzaren 13ra bitartean.

Zine fantastikoaren onena erakusteko helburuagaz, estrenau bako hamabi film izango dira aurten aretoetan, inoiz baino gehiago. Horreen artean batek 5.000 euroko saria jasoko dau Film Luze Onenari jagokona. Aurtengo ekitaldian beste sari berri bat izango da: zinema fantastikoan bere balioa erakutsi dauen talentu gazteari eskainiko jakon Fant Saria. Aurtengo saria ‘Para entrar a vivir’ filman protagonista lana egin dauen Macarena Gómez aktore bikainarentzako izango da. Ganera, urtero legez, NontzeFilm eta NontzeFlash lehiaketak be martxan dagoz.

Zinemaldian, Jaume Balagueró (‘Los sin nombre’, ‘Darkness’, ‘Frágiles’) zuzendariak zine ikastarotxu bat eskainiko du Zinebiklub saioan. Bestalde, Fant Lab atal barrian lan sortzaileenetakoak eskainiko dira: edizino honetan, autorearen animazino lan bategaz zabalduko da atal hau Christine Cegavke-ren ‘Blood Tea and Red String’.

Orain dala urte bi ‘Ramones: End of the Century’ filmak izandako harrera onaren ondoren, Fant & Rock-ek heavy kulturearen ganeko ‘Heavy Metal: a headbanger´s journey’ dokumental interesgarria aurkeztuko dau. ‘El veneno del cine’, pantailaren atzeko errealidadeari eskainitako beste saio batean, Al Lewis, Monster aitita ahaztezina izan zanaren konpromiso politikoaren barri izango dogu ‘Goodbye, America’, Elías Querejetak produzidu eta Valladoliden saritutako lanean. ‘Fant erreskatean’ atalak, ikusteko gatxa dan ‘El estrangulador de Rillington Place’ filma eskainiko da, baita estreinau bako ‘Brick’ be. Azkenik, ‘Zine Asia’ atalak gure artean oso ezaguna ez dan Filipinetako zinea eskainiko deusku.

Ateak zabaltzen ditu zine fantastikoak. Munduaren eta irudimenaren ateak. Sar zaitez barrura.


Egitaraua:

Astelehena, maiatzak 7
- Capitol zinema (Villarías, 10)
20:00. Inaugurazinoa. Atal ofiziala:
AL FINAL DEL ESPECTRO. Juan Felipe Orozco, Colombia, 2006, 92’

-FNAC Bilbao (Alameda Urquijo, 4)
12:00. MASTERS OF HORROR:
EL EJÉRCITO DE LOS MUERTOS. Joe Dante, USA, 2005, 60’
17:00. MASTERS OF HORROR:
EL FIN DEL MUNDO EN 35MM. John Carpenter, USA, 2005, 59’

Martitzena, maiatzak 8

-Capitol zinema (Villarías, 10)
17:00. Atal ofiziala:
PUZZLEHEAD. James Bay, USA, 2005, 81’
20:00. Atal ofiziala:
EL RETORNO DE LOS MALDITOS. Martin Weisz, USA, 2007, 89’
22:30. Atal ofiziala:
HISTORIAS DEL DESENCANTO. Felipe Gómez, Alejandro Valle, México, 2005, 120’

-Barrainkua Udaltegia (Barrainkua, 5)
19:30. FILIPINAS FANTÁSTICA:
EXODUS. Eric Matti, Filipinas, 2005, 106’

FNAC Bilbao (Alameda Urquijo, 4)
12:00. GODZILLA:
GODZILLA CONTRA MECHAGODZILLA. Ishiro Honda, Japón, 1975, 83’
17:00. GODZILLA:
GODZILLA CONTRA KING GHIDORAH. Kazuki Omori, Japón, 1991, 103’

Eguaztena, maiatzak 9

-
Capitol zinema (Villarías, 10)
17:00. Atal ofiziala:
VENUS DROWNING. Andrew Parkinson, Gran Bretaña, 2005, 75’
20:00. Atal ofiziala:
ECOS. Oriol Paulo, España, 2006, 90’
22:30. Atal ofiziala:
BROTHERS OF THE HEAD. Keith Fulton, Louis Pepe, Gran Bretaña, 2005, 95’

-Barrainkua Udaltegia (Barrainkua, 5)
19:30. FANT LAB:
BLOOD TEA AND RED STRING. Christiane Cegavske, USA, 2006, 71’

-FNAC Bilbao (Alameda Urquijo, 4)
12:00. FU-MANCHÚ:
FU MANCHÚ Y EL BESO DE LA MUERTE. Jesús Franco, Alemania, 1968, 90´
17:00. FU-MANCHÚ:
LA VENGANZA DE FU MANCHÚ. Jeremy Summers, Reino Unido, 1967, 97’

Eguena, maiatzak 10

-Capitol zinema (Villarías, 10)
17:00. Atal ofiziala:
ROAD TO L. IL MISTERO DI LOVECRAFT. Federico Greco, Roberto Leggio, Italia, 2005, 86’
20:00. Atal ofiziala:
HOW TO GET RID OF THE OTHERS. Anders Rønnow Klarlund, Dinamarca, 2007, 94’
22:30. FANT & ROCK METAL:
A HEADBANGER JOURNEY. Sam Dunn, Scot McFadyen, Jessica Joy Wise, USA, 2005, 96’

-Barrainkua Udaltegia (Barrainkua, 5)
19:30. FANT ERRESKATEAN:
LA LEGIÓN DE LOS HOMBRES SIN ALMA. Victor Halperin, EEUU, 1933, 69’

Barikua, maiatzak 11

-Capitol zinema (Villarías, 10)
17:00. ZINEAREN POZOIA:
GOODBYE AMERICA. Sergio Oksman, España, 2006, 80’
20:00. Atal ofiziala:
SPECIAL. Hal Haberman, Jeremy Passmore, USA, 2006, 80’
22:00. FANT GAUA//EMONALDI BIKOTXA.
FANT LABURRAK: 10 Film labur + EMONALDI BEREZIA: ALIEN AUTOPSY. Jonny Campbell, GBAlemania, 2006, 95’

-Barrainkua Udaltegia (Barrainkua, 5)
19:30. JAUME BALAGUERÓren berbaldia: Mis trabajos en el cine fantástico.

Zapatua, maiatzak 12

-Capitol zinema (Villarías, 10)
17:00. Atal ofiziala:
MORKE. Jannik Johansen, Dinamarca, 2005, 124’
20:00.
FANT 2007 Saria - MACARENA GÓMEZ: CONTRACUERPO. Eduardo Chapero- Jackson, España, 2006, 14 min. PARA ENTRAR A VIVIR. Jaume Balagueró, España, 2006, 65 min.
22:00.
NONTZEBERRI GAUA
Atal ofiziala:
ISOLATION. Billy O’Brien, Gran Bretaña, 2005, 95’

-FNAC Bilbao (Alameda Urquijo, 4)
11:00. JAUME BALAGUERÓren Aurkezpena:
LOS SIN NOMBRE, España, 1999, 102’

Domekea, maiatzak 13

-Capitol zinema (Villarías, 10)
17:00. Atal ofiziala:
DE GRIEZELBUS. Pieter Kuijpers, Holanda, 2005, 100’
20:00. EMONALDI BEREZIA: EL CRIMEN SEGÚN RICHARD FLEISCHE:
EL ESTRANGULADOR DE RILLINGTON PLACE. Richard Fleischer, Gran Bretaña, 1971, 111’
22:30. AMAIEREA. FANT 2007 zikloaren film irabazlearen proiekzinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu